Euskal ekoizpenei tarte zabala emango die hilabete honetan Kresala Zineklubak. Hasteko Mirentxu Loyarte zuzendariari lehioa zabaldu dion dokumentala eskeiniko dute. Eta hila bukatzeko inguruko film labur batzuk, Kresalak egindako deiari erantzun zieten laburrak.
Datorren astelehenean, Emakumearen Nazioarteko Eguna atarian, Iratxe Fresnedaren “Irrintziaren Oihartzunak“ filma jarriko dute. Filmak Mirentxu Loyarte lehen euskal emakume zinegilea ezagutarazten du. Zinegileak 1978an egin zuen “Irrintzi“ eta 1981ean filmatutako “Euskal Emakumeak“ ikusteko aukera ere izango dugu saio berezi honetan. Iratxe Fresneda eta Mirentxu Loyarte zuzendariak filmak aurkezten izango dira izango dira. Amaia García kritikaria, El Círculo del Fotograma atariko arduraduna ere izango dugu gonbidatu modura, filmaren osteko solasaldia bideratzeko.
Eta emakume zuzendariekin jarraituz, 2015ean Athina Rachel Tsangari greziarrak filmatutako “Chevalier“ filma jarriko dute datorren astelehenean. Londreseko Zinemaldian Sari Nagusiak jasotako filma fabula bat da. Egeo Itsasoan arrantzu bidaia bukatzear, sei gizonek joko bati ekingo diote. Zein den gizon onena erabaki beharko du jokoak. Irabaztearen beharrari iseka egiten dio matxismoaren alegoria honek. Film hori aurkezteko plazerra izango dut.
Eta martxoa bukatzeko, egitarau berritzailea. Film laburrak aurkezteko aukera zabaldu zieten gertuko zinegileei. Dei hori erantzun zieten bost lanei emango diete aukera. Unai Guerrak iaz zuzendutako “Duelo a las dice en punto“ animazioa, iaz ere Andrés Daniel Sainzek filmatu zuen “Haïku 1975“, Nekane Muñozen “Lehiotik“, 2013ean Rubén Rosasek ” egindako No es Buen Día para Morir“ eta iaz Oskar Tejedorrek burututako “The Abbey“ ikusteko aukera izango da. Ondoren zuzendariek erantzungo diete publikoaren galdereei.
Please comment with your real name using good manners.