ZINEGOAK 2017: Bilbon LGTB kolektiboari ikusgarritasuna ematen dion zinemaldia abiatzear

Hamalau urte bete ditu LGTB kolektiboaren errealitatea irudikatzeko balio duen zinemaldiak. Zinegoak jaialdiaren edizio berria astelehenean ekingo dio Bilbon. Eta berritasun garrantzitsu batekin: aurtetik bi aste iraungo du zinemaldiak, dokumentalari garrantzia eman nahiez eta jendeak hala eskatuta. Aurten gainera Afrikako LGTB zinemari begiratua emango zaio Ugandako “Queer Kampala” zinemaldiari sari berezia emanez.

zinegoak2

Ugandan sexu bereko harreman sexualak debekatuta daude. Ondorioz, “Queer Kampala”, GayLesboTrans zinemaldia egin izana ausardi hutsa da. Horregatik, Hassan Kamoga, zinemaldiko zuzendaria sarituko du Zinegoak jaialdiak. Hortaz gain, “Queer Africa” izenburupean, Afrikako LGTB zinemaren ziklo txikia egingo du Bilboko zinemaldiak astearte honetatik ostiralerarte. Ugandako Call me Kuchu, Kamerungo Born This Way, Hegoafrikako Difficult Love eta Cabo Verdeko Tchindas emango dira. Hortaz gain, Amnesty Internationalekin batera, Afrikan kolektiboaren eskubideen erradiografia egingo da.

queer-kampala

Pau Guillén zuzendariak prentsaurrekoan adierazi zuenez, bi astez, martxoaren 5rarte luzatuko da zinemaldiak, jendeak hala eskatu zuelako: astebete motz geratzen zen programatuta zeuden ekimen guztietara iristeko. Eta aldi berean, zine industriak berak sortutako behar bati erantzuna ematearren. “Dokumentalak fikzioak zuen tratamendu bera izatea nahi genuen, Zinegoak-era gero eta lan dokumental gehiago iristen zaizkigu genero identitatea eta sexu dibertsitasunaren inguruan” aipatu zuen zuzendariak. Horrela bi aste hauetan emango diren 94 filmen artean, 14 luze dokumental dira. Besteak beste, Cannesen “Queer Palma” jasotako Les Vies de Thérèse dokumentalak.

Bilbon erakutsiko diren 21 fikziozko luzeen artean, Cannes, Sundance, Donostia, Berlin edo Veneziako zinemaldietan saritutako beste hainbat emango dira. Esaterako, Berlinaleko iazko “Teddy Bear” sariduna: Nunca estarás solo. Edota Sundancen iaz publikoaren saria jaso zuen First Girl I Loved filma, Donostiako zinemaldian “Horizontes Latinos” sailean garaile atera zen Rara, edota Venezian eta Locarnon zuzendari onenaren sariak eskuratu zituzten La Región Salvaje eta O ornitólogo luzeak. Hain zuzen, azken film honen zuzendariari Joao Pedro Rodriguesi emango diote aurtengo Ohorezko Saria. Eta berak masterclass bat emango du.

Lehian dauden luzez gain, 60 film labur ikusteko aukera izango da. Horien artean, bost film labur. Besteak beste, “Kalebegiak” film kolektiboan parte hartutako Narciso izango da ikusgai. Dokumental artean, lehiaketan parte hartu gabe, Xabier Madariagak zuzendutako Etxera bideandokumental estrenatuko da. Eta luzeetan, David Aguilarren Mara, Mara ikusteko aukera berria dago. Horiezgain, beste zazpi ekintza kultural izango dira, antzerki eta jaia tarteko. Ekintza guztiak Bilbon zehar barreiatutako aretoetan izango dira. Hemen egitaraua: http://zinegoak.com/PA2017.pdf

argazkia3

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online