Belaunaldi baterako Leia gure printzesa izan zen, printzesa femenista, emakumezkoen paperak aldatu zituen horietakoa Horregaitik bera gorpuztu zuen Carrie Fisher aktorea hil zenean eta egun bat beranduago bere ama Debbie Reynolds aktorea hil zenean, logikoa zirudien Kresala In Memoriam bat eskaintzea. Horrekin zabalduko dute otsaileko egitaraua.
Leia printzesa gorpuzteaz gain, Carrie Fisher idazlea izan zen. “Postcards from the edge“ eleberrian bere bizitzari errepasoa egin zion, hein batean. “Singing in the rain”, Debbie Reynoldsen eta Eddie Fisher kantariaren alaba zen . Ondorioz Hollywoodeko seme-alaba disfuntzional horietakoa. Liburu hori oinarri Mike Nicholsek izenburu bera zuen filma zuzendu zuen 1990an. Reynoldsen paperean Shirley MacLaine aritu zen eta Fisherrena egiten Meryl Streep. Astelehean Idoia Lainez zinezaleak aurkeztuko du.
“12:08 al este de Bucarest” zoragarriaren Corneliu Porumboiu zuzendaria duela bi urte lehiatu zen Cannesen “Un Certain Regard” sailean. Sari nagusia ez baina sari bat lortu zuen “Comoara“ (Altxorra) filmarekin. Bucaresteko gizon bati diruz larri dabiltza bizilaguna datorkio eskaintza berezi batekin: herrian familiaren etxean ustez lurperatuta dagoen altxorra azalaratzen lagundu eta bion artean erdibitu lortutakoa. Otsailaren 13ko saio hau Mikel G. Gurpegui kritikoak aurkeztuko du.
1961an Stanley Milgram psikiatra esperimentua egin zuen Yale Unibertsitatean. Gizakiaren men egiteko ahalmena aztertu nahi zuen. Polemika sortu zuen esperimentua pantaila handian eman zuen Michael Almereyda estatubatuarrak. 2015ean Sundanceko Zinemaldian lehiatu zen “Experimenter“ film honekin. Ohiko biopic-etik urrundu nahirik Milgram narratzaile bihurtzen du eta artxibo irudi batzuk erabiliko ditu. Peter Sarsgaard da Milgram, Winona Ryderrek jokatzen du emaztearen papera. Ned Eisenberg eta ia galdutzat ematen genuen Lori Singer ere agertzen dira. Otsailak 20an emango dute eta saioa Kresalako sortzailea den Fernando Mikelajaureguik aurkeztuko du.
Please comment with your real name using good manners.