Pantaila Handiak Whit Stillman elkarrizketatu zuen Trumpek AEBko hauteskundeak irabazi eta ordu gutxira. “Lady Susanek dioen bezala: gertaerak gauza beldurgarriak dira. Laurak arte egon naiz twitterren hondamendia ikusten” dio kongresista demokrata ohi baten seme honek. “Errepublikar buru askok Trump gorroto dutela da nire itxaropena. Orain ikusi beharko da sistema funtzionatzen duen. Botere exekutiboak ezin du irabazi. Legislatiboak kontrolatu beharko du” azpimarratzen du. Baina zuzendari estatubatuar hau ez zen Sevillara etorri politikaz aritzeko. Europar Zinemaldiko Sail Nagusian lehian aurkeztu zuen “Amor y Amistad“, Jane Austenen “Lady Susan” eleberriko egokitze bat. Egunotan zine aretoetan ikusi daiteken bertsio dibertigarri eta modernoa.
Gaurko gizarte erretratuak (“Metropolitan”, “Barcelona”, “The Last Days of Disco”, …) egin dituen zuzendari batek zergatik orain Jane Austenen bertsioa hau?
“Nire aurreko pelikula bat, “Damiselas en apuros”, anakronika eta retro zela esan zuten. Ondorioz, hau epokakoa egitea onena zen. Gainera Irlandan epokako jantziteri asko dago (dio ironikoki). Nire gidoiak idazten ari naiz gertu izan dudan pasadizoekin baina jada ez dut ezer kontatzeko. Jane Austen eta bere istorioak asko gustatzen zaizkit. Eta inoiz ez moldatutako gauza bat egin nahi nuen. Eta horrela topo egin nuen “Lady Susan” eleberriarekin (bere etorkizuna ziurtatzeko gizon bila arituko den alargun baten inguruan). Horretan oso pasadizo dibertigarriak ikusi nituen. Gaztetan asko maite nituen Oscar Wilden antzezlanak. Eta oso zine moldaketa onak egin dira. Ondorioz pentsatu nuen: “Jane Austenetik Oscar Wilde on bat sortu ditzaket”. Eta lortu dut nire ustez“.
Gutun eleberri da “Lady Susan”. Horrek zer eskatu dizu gidoia idazterakoan?
“Eleberri horietan bakarrik existitzen dira idazten dituzten lagunak. Ez dira besteen hizketak jasotzen. Adibidez, Catherine pertsonaiak bere amari dio Lady Susan oso gaiztoa dela eta Reginal anaia bere eraginpean jausten ari dela. Baina ez daude Reginal eta Susanen arteko elkarrizketak. Horiek sortu nituen esaterako nire anaiek amari buruz esaten zutena gogoan edukiz. Asko kritikatzen baitzuten gure ama. Ez dakit jendeak zergaitik izan nahi ditu seme-alabak, espioiak dira. Eta ideia hori adibidez Lady Susanen ahotan jarri nuen. Gurasoen ikuspuntutik hasi nintzen idazten. Publikoak maite egingo dituen elkarrizketak dira. Egun antzerkia bezala zine independienteak duen publiko bakarra jende heldua baita. Eta horretan Jane Austen perfektoa zen”
Prentsaurrekoan esan duzu kastinak lagun zizula filma sortzen …
“Stephen Fry eta Tom Bennett bezalako komedia aktore britaniarrei asko zor die filmak. Sir James Martin pertsonaiak ez zuen paper handirik gidoian. Baina Tom Bennettek sortu du pertsonaia. Oso zaila zen Jane Austenen eleberriko zati dibertigarrietatik bizirik zegoen zerbait egitea. Frankeinsten bat zen electroshok-a jaso aurretik. Tom Bennett Sir James Martinen paperean izan da proiektuak behar zuen electroshock-a“.
Chloë Sevigny nahitaez proiektuan egon behar zuen. Pertsonaia moldatzeraino …
“Lady Susanen laguna den Alice Johnson eleberrian ez da estatubatuarra eta ez du pertsonalitate handirik. Eleberrian bere senarrak hirik kanpo bizitzearekin mehatxu egingo du. Hemen Estatu Batuetako Independentzia Gerraren ostean erbestean bizi den pertsonaia bilakatu dugu. Independentzia gerra galdu zutenek oso gaizki ikusita baitzeuden. Eta Chloë nahi nuenez, horrela donuien arazoa gainditzen nuen”.
Chloërekin “The Last Days of Disco” filman lan egin zenuen, baita Kate Beckinsale, hemen “Lady Susan”, filmaren protagonista. Hasieratik zenuen Kate Beckinsale buruan?
“Bai. Duela 14 urte eleberria aurkitu nuenean, berak egin zezakeela uste nuen. Baina orduan Kate oso gaztea zen, 28 edo 29 urte zituen. Ondorioz Elizabeth Hurley etorri zitzaidan burura. Baina urteak pasa ziren. Gero Siena Millerrek oso froga ona egin zuen. Eta Berlingo merkatuan, 2014ean, salerosketa agenteek izenak behar zituztenez, Siena eta Cloë iragarri genituen. Baina azken unean, Sienak ezezkoa eman zigun. “American Sniper” egin berria zuen eta Bradley Cooperren esanetara zegoen. Ondorioz, Katen agenteari deitu nion eta guztiak pozez txoratzen“.
Hain luze joan da proiektua burutzea?
“Diru kontuak izan dira. 2013ko maiatzean, Canneseko Zinemaldiko merkatuan aurkeztu genuen gidoia eta 2015ko otsailean hasi ginen filmatzen. 18 urte baino gehiago. Hasieran Irish Film Boarden dirulaguntza izan genuen, gero Frantziarekin koprodukzio bat, azkenean nire lehen filmetik egondako lagunek atera ninduten hondamenditik. Geldiuneak baina kastina lantzeko astia eman zidan“.
Emaitza film dibertigarria, modernoa eta garratza. XVIII-XIX mendeko aristokraziari iseka egiten diona. Dirua jaso gabe alargundu den emakume batek bere alaba eta berarentzat gizon bila dagoena erretatzen du filmak.
Please comment with your real name using good manners.