Donostiako Sade taldeak merkatu-hobia aurkitu du. Badaki Gipuzkoako hiriburuan klasikoak maite dituztenak daudela eta horrela azken urteertan garai bateko filmak ematen ari dira. Urtea bukatu bitartetan, ia asteartero 1950eneko hamarkadako film estatubatuarraj eta europearrak emango dituzte Principe zineetan.
Hasteko astearte honetan, Marylin Monroe izar duen zine beltzeko pelikularik onenetakoa, “La Jungla de Asfalto“ emango dute. Doc Riedenschneider kriminala gartzelatik atera eta beste krimen bat egiten saiatuko da. Horretarako hainbat lagunen beharra izango du. John Houston zuzendariak narrazio indartsua eta pertsonaien erretratu fina egingo du 1950ean filmatutako pelikula honetan.
Vittorio de Sicak 1952an sinatu zuen “Umberto D.“ gizarte drama. Aktore ez profesionaleekin egina, italiar jubilatu baten piurak kontatuko digu. Jubilazio eskas batekin, bizi den pentsioko logela apenas ordaindu dezake. Dituen lagun bakarrak etxeko zerbitzaria eta bere txakurra dira. Prestatu zuen mukizapiak. Azaroaren 15ean negar egingo dugu Principeko aretoetako batean.
Charles Laughton aktore handiak, aspektu guztitan, 1955ean luze bat zuzendu zuen. Zuzendu zuen lehen eta azken luzea. “La Noche del Cazador“ filmean gartzelatik aterako da Robert Mitchum. Ziegan kide izan duen familiaren bila. Ziegako kidearen semealabek jakin badakit non sartu zuen aitak lapurketa baten botina. Mitchumekin batera Shelley Winters eta zine mutuko izarra, Lillian Gish, dira aktore nagusiak. Azaroaren 22an ikusteko aukera izango dugu.
1957an Ingmar Bergman zuzendari suediarrak irakasle baten zahartzaroa eta gaztaroako nostalgia irudikatu zuen “Fresas Salvajes“ filmean. Lundeko Unibertsitateak omenaldia egin nahi dio Isak Borg irakasleari. Estokolmotik bidaia egingo du kotxez eta bere gaztaroko etxera hurbilduko da. Marrubi basatiak jan eta estrainekoz maitemindu zeneko garaia gogoratuko du. Irakaslea gorpuzten Victor Sjöström dugu eta horrekin lagun, Bibi Andersson eta Max von Sydow. Azaroko azken asteartean emango dute.
Ingelesezko “Lust for life” izenburupean, Vincent Van Gogh margolariaren erretratua egin zuen Vincent Minellik 1956an. Espainolez “El loco del pelo rojo“ izenburupeko filmean Kirk Douglasek gorpuztu zuen bizitzan margo bat bera ere saldu ez zuen margolari holandarra. Anthony Quinn ere antzeztaldean margolariaren erretratu garratza egiten da. Abenduaren 13an, Douglasek 100 urte bete eta lau egunera ikusteko aukera izango dugu.
Eta Gabonetako giroan jada, abenduaren 20an, “El increíble hombre menguante“ ikusteko aukera aparta. Zientza fikziozko klasiko bat. Richard Mathersonen liburuan oinarritua, euri erradiaktibo baten menpe erori ondoren, txikitzen eta txikitzen doan gizon baten istorioa kontatuko digu. Inoiz imaginatu ez duen arriskuei aurre egin beharko duena. Jack Arnoldek zuzendu zuen Universal Pictures ekoiztetxerako.
Please comment with your real name using good manners.