Seminciren lagun minak dira jada Goran Paskalijevic eta Deepa Mehta. Serbiarrak eta indiarrak bere film asko aurkeztu dituzte Valladolideko zinemaldian. Astelehenean Gaztelako hiri honetara itzuli dira Sail Ofizialean lehiatzera Indian girotatutako film banarekin . Indiaren bi aspektu, bi begirada. Batean, arrotzari, atzerritarraren begirada bakartzen badiogu. Bertakoari ez diogu onargarritzat joko estilo ariketa hau, kasu konkretu batean errealitate oso bat islatu nahirik erabili duen ariketa. Batzuek deitoratu eta beste batzuek maite izan dugu lehian zegoen hirugarrena; Europaren errealitatea nahi gabe salatzen duen komedia belgiarra.
Goran Paskalkijevic serbiarrak gaztetik maite izan du Rabindranath Tagore poeta indiarra eta azken urteotan Indiako zinemaldi batzutan parte hartu du. Horrela gauzak poetaren hitzetan eta Indian oinarritutako filma egiteko gogoa etorri zitzaion. Eta Victor Banerjee aktorearekin batera “Dev bhoomi (Tierra de Dioses)“ idazteari ekin zion. Aktorea bera da filmeko pertsonai nagusia.

40 urte Inglaterran eman ondoren, Himalayen maldan dagoen herrira itzuliko da, jaioterrira itzuliko den Rahul Negi izango da. Gaixotasun bat tarteko etorkinak azken begirada bota nahi dio herriari. Eta duela 40 urte herria uztera eraman zuen gertakizun bati amaiera ematera. Alboan izan duen iragan bati bukaera ematera. Kasten arteko ezkontzen debekua eta prestatutako ezkontzak salatzen ditu filmak. Tradizioa gainditu nahirik borrokalari apur bat aurkeztuz. Tentuz filmatuta, egun zine aretoak betetzen dituzten adineko emakumeen gustukoa izango da. Toronton izan zuen estrenaldi mundiala.
Torontotik pasa zen ere Deepa Mehta zuzendari indiarraren azken filma. “Anatomy of Violence” pelikulak duela urte batzuk India osoa aztoratu zuen bortxaketa kasu bat irudikatzen du. Autobus pribatu batean sei gizonen artean bortxatu zuten emakumearen kasua. Erasoaren ondorioz hil egin zen bi astera emakumea. Estilo erabaki batean, Neelam Mansingh Chowdhry antzerki artistarekin lan egin du zine zuzendariak. Bi astez, bortxatzaileak gorpuztu behar zituzten aktoreekin inprobisazio ariketak egin zituzten, bortxatzaileen iragan sikologiko eta soziologikoak asmatuz. Ariketa estilo horretan gazteek jokatzen duten umeak zireneko uneak ere.

Inprobisazio horrek zapuzten du askotan sineskor egitea. Gainera era berean amorrua sortzen du Mehtak planteatutakoak. Izan ere, bortxatzaileen asmatutako iraganean bortxatuko umeak izan zirela edota pobreen artean pobreenak aditzera ematen da. Ondorioz, hein batean “justifikatzera” heldu gaitezke. Prentasurrekoan hori galdetu diotenean, Mehtak dio “kasu konkretu horretaz hitzegin nahi dut” baina zoritxarrez filmearen izenburuak eta hasierako aipu batean, “Indian emakumeek jasaten duten bortxakeriaren zergaitiak“, orokorrean, aztertu nahi dituztela zioen. Filmaren dokudrama estiloak gainera argi naturalean, bideoan filmatu du, askotan mugitzen den eta fokoa galtzen duen esku kamara batekin. Mehtaren izenak zinemaldietan atea irekiko dio baina “Anatomy of Violence”k zaila izando du areto komertzialetan erakustea.
Astelehenean hirugarrena Seminciko Sail Ofizialean aurkeztu dutena Venezian lehiatu zen. Dokumentalen mundutik etorritako Peter Brosens eta Jessica Woodworth zuzendariek gezurrezko dokumentala filmatu dute. “King of the Belgians“ road movie bat da Balkanetan galdu eta benetako munduan esnatzen den errege baten inguruan. Valladoliden esan zuen bezala Islandiako sumendiaren inguruko gertakizun bat sortarazi zuen filmaren ideia. “Sumendiak sortutako hegaldien etenaldiak Estoniako presidentea Turkian aurkitu zuen. Estoniarrak berehala itzuli behar izan zuen herrira eta autoz, inongo protokolorik gabe, itzuli zen” gogoratu du Brosens zuzendariak.
Filmean Belgen erregea Istanbulen dago Bruselan dagoen “Mini-Europa” monumentuaren kopia bat turkiarrei oparitzeko. Bidaia dokumentalista britaniar bat (benetan dokumentalista den Duncan Elliot ezaguna) “filmatzen” ari da. Baina Valoniak bere independentzia aldarrikatzen duenean, eta eguzki ekait batek, hegaldi guztiak lurrean uzten duenean, berehala itzuli nahiko du Belgikara, errepidez, Balkanetan zehar. Turkiatik ihes eginda. Filma 2010an idatzi zuten baina nahi gabe ederki islatzen du belgikarren tentsio nazionalistak, Europa ideiaren gainbehera, errefuxiatuen krisia, … Brosensek prentsaurrekoan esan bezala “bitxia da nola errealitateak gure filmearekin bat egiten duen“, filmak errealitateari aurre egin balio bezala. Farrez lehertzan pasa dut film osoa. Originala eta oso freskagarria iruditu. Baina askorentzat jasangaitza izan daiteken estiloa da.
Please comment with your real name using good manners.