Baziren behin Donostialdeko zine maitale amorratu batzuk. Euren ametsa Donostian film labur eta ertainen erakustaldi bat martxan jartzea. “Donosskino“ izenarekin ikusiezinezko zinema erakusketa ibiltaria sortu nahi zuten. Ez zuten lehiakorra izatea nahi, zinea pasio duten zaleen topagunea baizik. Eta ibiltaria izatea nahi zuten, Donostian aurkitzeke dauden espaziotan egingo zena. Horretarako “crowfunding”, diru bilketa egiteari ekin zioten, eu.goteo.org plataformari esker. Hor jarritako dirua bikoiztu zuen Gipuzkoa Foru Aldundiak.
Diru bilketa horretan, larunbatean, Tabakalerako laugarren solairuan, Kartonkino antolatu dute. Kartoiez egindako zine areto bat osatu dute, 60 ikuslerentzat lekua izango duen zine aretoa. Bertan 20:00tan eta 22:00tan lau film labur emango dituzte, horietako bi estrenaldiak direnak.
* “Estribillo“ (Valencia 2016). Zuzendaritza eta gidoia: César Tormo García. Aktoreak: César Tormo García eta Ada Tormo.
* “Mañana” (Donostia 2016). Zuzendaritza eta gidoia: Manuel Aguilar. Aktoreak: Klara Badiola, Ramón Aguirre, Ane Gabarain eta Javier Eriz Aguirre.
* “Cirilo“ (Donostia 2016). Zuzendaritza eta gidoia: Rubén Sainz. Aktoreak: Asier Hernandez, Vega Iguaran, Martxelo Rubio eta Iñaki Beraetxe.
* “Rough Cut“ (Maroko 2015). Zuzendaritza eta gidoia: Asmae Elmoudir. Aktoreak: Driss Karimi, Khadija Adly, Ismail Chtioui, Zouhair Banach, Aziza Salmi, Mohammed Bousbaa eta Belayd Akridis.
Tabakaleran Kutxa Kulturrek duen plazan jarri duten kartoizko zine areto hori Jorge Pineda arkitektoak diseinatu du eta Jone Lizarralde sortzaileak marrazkiekin atondu. Ekitaldi honetarako sarrera 5 eurotan izango da. Euren “crowfunding” plataformaz lortzea zegoen. Baina oraintxe esan didatenez guztiak agortu dira.
Please comment with your real name using good manners.