Bidasoaren iparraldeko ibaiertzean dagoen Hendaian “muga izaera hori“, “hiru kulturen itxura” hori gorapaitzeko zinemaldia hasi zen 2012an. Jada lau urte bete ditu Hendaia Film Festivalak. Ostegunean hasiko da laugarren edizioa. Larunbaterarte iraungo duen edizio berri honetan ohiko atalak daude: ikasleentzat bideo emanaldiak, erakusketak eta hitzaldiak. Eta nola ez, Euskadi-Akitania eta Nazioarteko lehiaketak.
Ostegunean goiz goizetik Hendaiako ikasleek eurentzako prestaturiko egitarau prest edukiko dute. Ostiralean ere errepikatu diren film horiek bi txandatan emango dira. Hasieran eskola eta ikastolako ume gaztetxoenak eta gero zaharragoek izango dute eurentzako hautatako film laburrak. Ostegunean arratsaldean ere lehiaz kanpoko dokumental bat, Tupac Pinilla kubatarrak filmatutako “Otra pelea cubana contra los demonios… y el mar” izango da ikusgai zinemaldiaren egoitza den Les Varietes antzokian. Irekiera ekitaldiaren ondoren, “Dessin de l’âme“ film ertaina emango da. Zourhai Fartahi zuzendaria bertan dagoela. Itxiera ekitaldiaren ondoren Fermin Mugurazaren “Nola“ dokumentala emango dute larunbatean.
Irungo kantaria hain zuzen Euskadi-Akitania saila epaitu behar duen epaimahaiaren buru da. Berarekin lan eskerga horretan Olatz Beobide aktore donostiarra, Moskun jaio baina Donibane Lohitzunen bizi den Anton Zolotov idazle eta dokumentalista eta Cécile Alchuteguy tenislari ohia eta egun diasporan langile. Nazioarteko epaimahaian Dominique Attal zineman, ikusentzunezkoan eta kulturan eskarmentu handiko ekoizlea izango da presidente. Hainbat mugimenduen buru izan den emakumearen pean izango dira Margarita Saad artista plastiko eta zinegile franko-uruguiarra, José Rosas Ribeyro kazetari eta poeta peruarra eta Jean-François Tifiou konpositore frantziarra.
Nazioarteko sailean lehiatzen diren lehenak ostegunean ikusiko dira zinemaldia hasi eta lehen film ertaina eman ondoren. Hegoameriketatik eta Espainitik etorriko dira lehen horiek. Gaueko zortzi terditik aurrera izango ditu ikusgai nazioarteko epaimahaiak eta publikoak. Horietatik hainbat zuzendari bertaratu dira.
* “En vuelo” John Maria Angulo (Kolonbia)
* “The suitor” Alvaro Congosto (Espaina)
* “Cuerdas en la Vida” Gerardo Gonzalez Perez (Mexiko)
* “Tunisie 2045”Ted Hardy-Carnac (Frantzia). Hendaian izango da zuzendari hau.
* “Le libraire” Cédric Martin (Espaina)
* “Feardom” Pablo Muñoz (Espaina)
* “Error 404” Mariana Wainstein (Argentina)
* “Zéro m2” Mathieu Landour (Frantzia)
* “Not Pizza Order” Cécile Ragot (Frantzian) Zinemaldian izango da.
* “En el Banco” Iñigo Franco Benito (Espaina) Zinemaldira gerturatuko da.
Ostiralean gaueko bederatzietan beste txanda ikusteko aukera izango da. Italiatik bat, Estatu Batuetatik eta Frantziatik pare bana eta besteak espainiarrak.
* “Portrait off a wind-up Maker” Dario Pérez Moreno (Espainia)
* “Lurna” Nani Matos (Espainia)
* “Cretinos” Edu Moyano (Espainia)
* “Madres Libres” Victoria Videmina (Frantzia)
* “Rupert” Lucas de Gastines (Estatu Batuak)
* “J’ai mal occupé ma Jeunesse” Anne Aguero (Frantzia)
* “My Awesome Sonorous Life” Giordano Torreggiani (Italia)
* “Nadie” Leon Lacave (Espainia)
* “Love comes later” Sonejuhi Sina (Estatu Batuak)
* “Nice Song” Lamberto Guerra (Espainia)
Anizkorragoa, bai jatorrietan eta bai generoetan, larunbat goizean, hamar terditik aurrera ikusiko den programa.
* “The Sky Queen” Simon Maignan (Frantzia)
* “Carousel” Luka Popadic (Serbia)
* “Cowboyland” David Stumph (Eslovakia)
* “Restart” Olga Osorio (Espainia)
* “Guillaume à la dérive” Sylvain Dieuaide (Frantzia)
* “The Saviour” Tejasvi Kang (India)
* “Verde Agonía” Nina Chavez Congorda (Mexiko)
* “Que la nuit soit douce” Frederic Recrosio (Suitza)
* “The Edge” Alexandra Averyanova (Errusia)
Ostiral arratsaldean Euskadi-Akitania lehiaketa izango da. Aurten inoiz baino film labur gutxiago hautatu dituzte sail honetan. Cinema Varietesen 16:15tan abiatuko da saioa.
* “Lost Village” George Todria (Euskadi/Georgia)
* “La plage des Shadoks” Fabrice Marache/Pierre Andrieux (Frantzia)
* “Dantzariak” Asier Salazar (Euskadi)
* “5 segundos” David Gonzalez (Euskadi)
* “Peripheria” David Coquard Dassault (France)
* “I said y would never talk about politics” Aitor Oñaderra (Euskadi)
Please comment with your real name using good manners.