1991ean Juanma Bajo Ulloak 24 urte zituen eta Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra eskuratu zuen. Sari hori lortzen zuen pertsonarik gazteena bilakatu zen “Alas de Mariposa” bere lehen filmearekin. Istorioa klaustrofobikotik umorez beteriko lanetara, genero ezberdinetan eroso sentitu da zinegile gasteiztarra. Erabateko independentzia eta musikarekiko zaletasuna ardatz dituen filmografia horri errepaso egingo dio Euskadiko Filmategiak. Atzera begirakoa eskaini dio eta hiru hamarkadetan Bajo Ulloak egindako filmak emango ditu Donostian eta Gasteizen. Hortaz gain, Agustí Villaronga zuzendari katalandarrarekin elkarrizketa izango du Bajo Ulloak jendeaurrean. Districto 14 taldeari egindako dokumentalen baten aurkezpena tarteko, talde horren abeslari ohiaren, Mariano Casanovaren kontzertua izango da. Eta “Juanma Bajo Ulloa. Cine en la entrañas” izenburua duen argitalpena, euskal zinegileei eskainitako argitalpen bildumaren azkena argitaratuko du Filmategiak.
Honako egitaraua izango du atzera begirakoa.
DONOSTIA: 2016/10/06 (19:00). Tabakalerako 1 Aretoa. (Aurkezpena: Juanma Bajo Ulloa).
GASTEIZ: 2016/10/27 (20:30). Florida Guridi Zinemak.
“CRUZA LA PUERTA“ (1984). Espainia. JBES. 23’. Mutil gazte batek kalean aurkitutako kristalezko bola bat etxera eraman du. Bola bere kasa mugitzen eta argitzen hasiko da, eta etxeko tresna elektrikoak martxan jarriko ditu. Gertaera horiek asko kezkatuko dute gaztea.
“ALAS DE MARIPOSA“ (1991). Espainia. JBES. 108’. Bikote batek seme bat izan nahi du, baina halabeharrez alaba bat izan dute. Handik pixka batera, halere, horrenbeste desiratutako mutila jaioko da. Gertaera beldurgarri baten ondorioz, amak eta alabak hitz egiteari utziko diote hamabost urtez. Donostiako Sari Nagusia irabazteaz gain, filmari esker, Zuzendari Berriaren Goya jaso zuen Juanma Bajo Ulloak honi esker. Eta anaiarekin batera sinatutako gidoiagatik ere Goya eskuratu zuen.
DONOSTIA: 2016/10/13 (19:00). Tabakalerako 2 Aretoa.
GASTEIZ: 06/10/2016 (20:30). Florida Guridi Zinemak.
“A KIEN PUEDA INTERESAR“ (1986). Espainia. Elkarrizketarik gabe. 7’. Bi gazteren arteko adiskidetasuna eten egingo da, bietako bat bestea ETAko kidea dela ohartzean.
“100 AVIONES DE PAPEL“ (1987). Espainia. JBES. 30’. Idazle batek bere etxean desgaitasun intelektuala duen gazte bat bahituta dauka. Tortura mota desberdinak ezarriko dizkio, gizakiak mina jasateko unean dituen mugak aztertzeko. Lehen eskuko material horretatik abiatuta, bere hurrengo liburua idaztea du helburu.
“AKIXO“ (1988). Espainia. JBES. 38’. Akixo 80. hamarkadako Gasteizko familia burges bateko kidea da. Bere koadrila inguruko indarkeriatik isolatuta bizi da, drogen eta rock and rollaren babesean. Bere jokabideak eztabaida ugari eragingo dizkio amarekin.
“EL REINO DE VÍCTOR“ (1989). Espainia. JBES. 38’. Atsekabetutako printzesa eta printze ausart bati buruzko ipuina kontatzen dio Sarak gauero Víctor txikiari. Pixkanaka-pixkanaka ipuina euren bizimodura gerturatuko da, zoritxarreko bukaera bat eragin arte. Espainiako Zine Akademiak film labur bati emandako lehen Goya saria jaso zuen film honek.
DONOSTIA: 2016/10/20 (19:00). Tabakalerako 1 Aretoa.
GASTEIZ: 2016/10/20 (20:30). Florida Guridi Zinemak.
“EL ÚLTIMO PAYASO“ (1985). Espainia. JBES. 34’. Crisek pailazoa izan nahi du. Bere lagunek iseka egiten diote; ondorioz, haietaz mendekatzea erabakiko du, bere bizitzako emanaldi onena izango den ikuskizuna prestatuta.
“LA MADRE MUERTA“ (1993). Espainia. JBES. 107’. Ismaelek hainbat pertsona erail ditu, baina hilketa horietako bat ezin du burutik kendu, eragin zituen ondorioengatik. Bere biktima baten alaba adin txikikoa zen erailketa ikusi zuenean, eta ikusitakoak burua galdu arazi zion. Hogei urte ondoren, Ismaelek neska bahituko du bere amaren hiltzaile bezala ezagutu duen ala ez argitzeko. Montrealgo Zinemaldian Zuzendari Onenaren saria eskuratu zuen film honi esker.

DONOSTIA:2016/10/21 (18:00): Juanma Bajo Ulloaren eta Agustí Villarongaren arteko topaketa izango da. Gero (20:00) zinegile bien film labur bana emango da. DSS2016EUrekin batera egingo da ekitaldi hau. Filmak:
“CAMINO A BAEZA“ (Juanma Bajo Ulloa, 2012). Espainia. JBES. 17’. Antonio Machado olerkariak Baezan (Jaén) izandako egonaldiari buruzko dokumental dramatizatua. 1912 eta 1919 urteen artean bizi izan zen han, bere emazte Leonorren heriotzaren ondoren. Udalerri andaluziar horretako Udalak Juanma Bajo Ulloari egindako enkargua da, Antonio Machado herrira iritsi zeneko mendeurrena ospatzeko.
“EL TESTAMENT DE LA ROSA“ (Agustí Villaronga, 2015). Espainia. JBES. 46’. 2013ko ekainean minbizia diagnostikatu zioten Rosa Novell aktoreari. Gaixotasunaren aurkako borrokan, tratamenduak nerbio optikoari eragin zion eta itsu geratu zen. El testamento de María Ama Birjinari buruzko antzezlanaren bertsio katalana prestatzea geratu zitzaion zintzilik. Antzezlanarekiko gerturatze hori bere testamendu bilakatu zen.
DONOSTIA: 2016/10/27 (19:00). Tabakalerako 1 Aretoa.
GASTEIZ: 2016/10/10 (20:30). Florida Guridi Zinemak. (Aurkezpena: Juanma Bajo Ulloa).
“ORDINARY AMERICANS“ (1999). Espainia. JBES. 5’. Kevin eta Conchita animaliak bailiran musukatzen ari dira. Haien aurrean, polizia metropolitarra, FBI eta armada euren armekin apuntatzen ari zatzaizkie. Ordaindu gabeko trafiko multa batengatik haserre egongo dira agian, edota “ostadar gaineko” lekuren batean bikoteak utzi dituen 56 hilotzen arrastoarengatik. Zoritxarrez, Sally txikia krispetak erostera gerturatuko da…
“AIRBAG“ (1997). Espainia. JBES. 125’. Juantxo familia ahaldun bateko kidea da; dirua dauka, abokatu lanpostu on bat lortu du, eta bere andregaia ederra eta aberatsa da; baina zeharo traketsa da. Ezkongabetasunari agur esateko ospakizunetan prostituzio-etxe batera joango da, eta han, ezkontza-eraztuna galduko du. Hortik aurrera, bizioz, ustelkeriaz eta burugabekeriaz betetako abentura gorabeheratsu bat abiatuko dute. Merkatal arrakasta izugarria izan zuen filmak eta oraindik orain gogoratzen diren eskenak eta esaldiak ditu.
DONOSTIA: 2016/11/03 (19:00). Tabakalerako 2 Aretoa.
GASTEIZ: 2016/11/03 (20:30). Florida Guridi Zinemak.
“FRÁGIL“ (Juanma Bajo Ulloa, 2004). Espainia. JBES. 112’. Venusek 25 urte ditu, eta goxoa eta erromantikoa bada ere, ez da oso erakargarria. Bere aitarekin bizi da isolatutako iparraldeko bailara batean. Euren harremana betidanik adeitsua izan da, baina ez da maitekorra. Venusek 9 urte zituenean, mutil batek bere lehen musua (eta momentuz bakarra) eman zion, eta betirako maitasuna zin egin zioten elkarri. Ordutik, Venus haren itzuleraren zain dago. Goiz batean aita hilda agertuko da, eta Venusek etxea utzi eta galdutako maitasunaren bila joatea erabakiko du. Bidean David ezagutuko du, gizonezko aktore gazte bat, erakargarria eta harroputza. Protagonista gisa arituko den Hollywoodeko superprodukzio baten errodajea hasteko zain dago.
DONOSTIA2016/11/10 (19:00)/PROIEKZIOA: ‘Historia de un grupo de rock’. Tabakalerako 1 Aretoa. (Aurkezpena: Juanma Bajo Ulloa, Mariano Casanova). (21:00)/KONTZERTUA: Mariano Casanova (‘Distrito 14’ taldeko abeslari ohia). Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba.
GASTEIZ 2016/11/10 (20:30)/PROIEKZIOA: ‘Historia de un grupo de rock’+’Camino a Baeza’. Florida Guridi Zinemak.
“HISTORIA DE UN GRUPO DE ROCK“ (2008). Espainia. JBES. 74’. Distrito 14 musika taldearen historia kontatzen duen dokumentala. Zaragozako taldeak 25 urteko ibilbide musikala bertan behera utzi zuen 2008ko otsailaren 19an. Agertokiaren atzealdean, hainbat pasadizo errepasatzen dira, hala nola: La Jota auzoan denbora-pasa zeuden hainbat nerabek musika taldea sortzea erabaki zuten unea, taldean izandako aldaketak, Berlingo punk garaia, inoiz argitaratzera iritsi ez zen diskoaren misterioa, Bowie edo Sting abeslarien talde gonbidatua izan zireneko esperientzia, bakarkako proiektuak, Estatu Batuetako abentura edota Kuban izandako arrakasta.
DONOSTIA: 2016/11/17 (19:00). Sala 1 de Tabakalerako 1 Aretoa.
GASTEIZ: 2016/11/17 (20:30). Florida Guridi Zinemak.
“REY GITANO“ (2015). Espainia. JBES. 110’. José Mari eta Primitivo langabezian dauden bi detektibe dira. Euren lanbidean porrot egin dute eta Espainiaren bi alde bateraezinak irudikatzen dituzte. Gajeren ustekabeko agerraldiarekin, euren zoria aldatu egingo da, baina okerrera; ijito alproja eta limurtzaile xarmant horrek zeregin burugabe bat proposatuko baitie. Porrot egindako herrialde batean, susmopean dagoen gobernu batekin eta gainbeheran dagoen monarkiarekin, pertsonaia horiek azken bultzada emateaz arduratuko dira.
“Rockandrollers”eko fotograma. Juanma Bajo Ulloa. [/caption]
DONOSTIA: 2016/11/24 (19:00). Sala 1 de Tabakalerako 1 Aretoa.
GASTEIZ: 2016/11/24 (20:30). Florida Guridi Zinemak.
“ROCKANROLLERS“ (2016). Espainia. JBES. 116’. Gasteizko Azkena Rock jaialdiko urteroko hitzordua aitzakia gisa hartuta, rock and rollaren inguruko pasioaz, bere izaeraz eta izan duen proiekzio sozialaz hausnartzen du dokumentalak. Hala, dozenaka taldek, artista ospetsuk, zalek eta rock alorreko langilek euren trebetasuna azaltzen dute eta XX. mendeko musika garrantzitsuenetariko bati buruz gogoeta egiten dute

Aukera paregabea azken urteetako porrotak porrot, euskal zinegile sariaturi errepaso egiteko eta aldi berean, bere aktore fetitxe, ia film guztietan lan egindako Karra Elejalde aktoreari errepaso egiteko.
Please comment with your real name using good manners.