Labean da borroka ezezagun bat argira ekarriko duen dokumentala. “Nosotras, mujeres de Euskalduna” filmak 1980.eneko hamarkadan Euskadin ezaguna egin zen lan borroka horretan parte hartutako emakumeei ahotsa ematen die. Ontziolaren defentsan aritu ziren emakume eurek ere “ahaztutako ahotsa”. Udan errodatzen aritu ondoren, muntaian eta post produkzioan sartu da orain Larraitz Zuazo zinegile bilbotarra. Berari “enkargatu” bait zion dokumentala ZINEBIk, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak. ZINEBIren laugarren ekoizpen propio honen inguruan mintzatu gara Larraitz Zuazorekin.
“ZINEBIk pintzelada eman zidan” dio Zuazok. “Garai hartako itxialdi bat aipatu zidaten, 24 orduko itxialdia, prentsaren errekorte batean agertzen zena“. Itxialdi hori 1984ko azaroaren 30an izan zen ontziolan bertan. Udazken osoan egosten ari zen borrokaren goreneko puntua izan zen. Zuazok aipatzen duen prentsa zati horren arabera, 200 bat emakume zarratu ziren egun Euskalduna Jauregiaren tokian zegoen ontziolan. Bilboko industri iraganaren adierazlea zen ontziola ixtearen aurka gogor aritu ziren langileekin bat eginez. Gehinbat gizonezko ziren langileekin bat eginez.
Baina Deustoko zubian Euskaldunako langileek egindako protesta zaratatsua gogoan badugu gehienok, gutxik gogoratzen dute emakumeen borroka hori. “Bilbotar bezala emakume horien borroka ezezaguna zitzaidan” onartzen digu Zuazok. “Nik langile batzuk ezagutzen nituen, gurasoen lagunak” gaineratzen du. “Baina dana aldatu zen Araitz Rodriguez ezagutu nuenean” dio. “Langile baten alaba da, ama izan zuen borroka horretan“. Rodriguez antropologoa da eta ikerketa bat zuen gai horretan. Rodriguezen ikerketa bilakatu da dokumentalaren ildoa.
Ahazte hori ez da bakarrik euskal gizartean izan. “Emakumeek beraiek ere ez zuten gogoratzen” dio Zuazok. “Orain arte ez dira izan konziente euren borroka izan zuen garrantziaz” esaten digu. “Horretaz ohartzen hasi ziren Araitzen ikerkerta hasi zenean eta egun” onartzen digu zine zuzendariak. Eta horren errua: “ahaztuta izan dute eta izan dugu” azpimarratzen du Zuazok “memoria kolektiboa mantentzeko espazio komuna galdua baitzuten, ez gizonek bezala” gehitzen du. Eta horregatik dokumentalean “memoria ariketa” deitzen duena egin dute. “Memoria bezpizteko ariketa. Bertara hurbilduz eta bateratuz euren memoria freskatzeko” dio. “Araitz agertu zen arte, ez baitzuten hitzegin gai honi buruz. Hasieran lotsatuta zeuden, baina gutxinaka joan ziren konturatzen euren borrokaren garrantziaz” dio.
Borroka horretan “denetarik zegoen. Bazegoen aktiboa, ezkertiarra, feminista, beste borroketan zegoena” dio Zuazok. Baina “mugimendu honek etxekoandre piloa mobilizatu zituen. Itxialdian eta Gran Via mozten, poliziaren tanketak gelditzen aritu zirenak” dio. Eta hori interesatzen zaiela aitortzen digu Zuazok. Eta horretan elkarrizketatutako emakume baten aipua gogora ekartzen digu “ez nuen borroka egiten lanpostu baten defentsan, gure duintasunaren defentsan ere“.
Zinemaldiaren laguntzaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiak diru laguntza eman die eta ETB ere produkzioan sartu da. “Nosotras, mujeres de Euskalduna“ ZINEBIren datorren edizioan, azaroaren 18tik 28ra doan edizioan estreinatuko da.
Please comment with your real name using good manners.