Txiki sorturiko proiektua handitzen joan da eta ia prest dago habitik aldegiteko. Iaz Elorrion filmatutako “Argi“ filmari azken ikutuak eman berri dizkiote. Irailean zinemaldieetara bidaltzeko guraz. Frankismoan neska euskaldun desberdin baten istorioa hau mamian askatasunez eta honek izaten dituen oztopoez mintzatzen zaigu eta elkarlanean dago sustraitua.
Lehiaketa baten eta adiskideekin lan egitearen ondorioa da “Argi” filmak. Bilbon egoitza duen Euskal Herriko Zine Eskolako ikaskide batzuk batu “eta zinemaldi batean parte hartzeko 24 ordutan egin behar den film laburra egin genuen eta irabazi” dio Iratxe Mediavilla, “Argi” filmeko zuzendariak. “Ondo moldatu ginen, talde polita osatu eta suertatu zen beste proiektua, “Argi” proiektua egiteko nahia” gogoratzen digu.
Artean eskarmentu handiko Iratxek hartu zuen zuzendari papera. Berak hitzegiten digu baina Aurkene Pagaldayk edota Amara Mosteirok hitzegitea zuten. Eurak izan ziren muinean. Gero Maitane Carballo ezagutu zuten, editajean aritu dena. Ondoren Durangoko Bego Goitia ekoizpenean sartu zen. Denak neskak. “Teknikoen eta aktoreen artean % 60a baino gehiago emakumeak dira” azpimarratzen digu Mediavillak.
Horregatik hautatako gaia. “Neska baten istorioa kontatu nahi genuen. Frankismo garaian neska desberdin baten istorioa“. Elorrioko herri txiki batean eta erregimenak markatzen zuen “ezkondu eta umeak behar izatetik aldentzen den neskarena” dio. Eta hori oinarrian kamara ibili den Amara Mosteirok eta Mediavillak berak ekin zioten gidoiari.

1950-1960 hamarkaden buelta hasten da istorioa. Dendari baten alaba da Argi, eskolan ikaskideek baztertzen duten umea. Tomas lehengusua eta Paula kanpotik etorritako neska bat izango ditu lehen jolas lagunak, lehen askatasun printzak. Gero etxean apupilo zituzten espainiar etorkinak “eurekin izandako harremanak bere munduaren ikuspegia zabaltzen dute” onartzen du. Izan ere Argiren aita alkoholikoa da eta estu lotuta du familia. “Horrekin matxismoa ere plasmatu nahi genuen. Bi diktaduren biktima da Argi: etxean, aitarena eta kalean, Frankismoarena“. Azken askatasun ufada jada gaztea denean Tomasen sekretutik datorkio. Zuzendariak onartzen digu ez dela benetan gertatutako istorioa “ez digute horrelako istorioa bat kontatu baina horrelakoak izan zirela ezagutu dugu“.

Argiren hiru adinak gorpuzteko June Gomez, Sabina Aizpuru eta Yannick Vergara aritu dira. “June Elorriokoa da eta ez du inoiz aktore lana egin” onartzen du Mediavillak. Eta aitortzen ez zela erraza izan umeekin lan egitea. “Errodajeko lehen eguna hiru haurrak ibaian sartuta egin genuen. Umeak aldi oro begiratzen zioten kamarari” dio. June bezala Tomasena egiten duen umearen lehen aktore lana da hau. Badira ere errodaje handiko beste aktore batzuk. Asier Hormazak egiten du aitarena eta Eneko Sagardoyk frankistarena. Loli Astoreka istorioa kontatzen duen laugarren Argi da. Eta hori girotzeko garai hartako soinu banda, irratia. “Garaia kokatzeko pentsatua dago. Eliza, futbola, politika, …” inguruko informazioa jasotzen dugu irrati pasarteen bidez. “Asierren aita Athleticen jokalaria izandakoa da” eta bere izena aipatzen den tartea lortzen saiatu dira. Horrela “frankismoa plasmatu nahi genuen ezer esan gabe” gehitzen du.
Aktoreak eta lan taldeaz gain, proiektu honek hirugarren oina du. Elorrioko herria eta parte hartutako laguntzaileak. “Ez dugu laguntza ofizialik, oso talde polita sortu zen eta ideia sortu eta “beroaldia” bajatu baino lehen hasi ginen errodatzen” onartzen du Mediavillak. Ondorioz, proiektua asteburuan hasi ziren grabatzen “Zine Eskolak utzi zigun materiala eta praktiketan eskolako ikasleak etorri ziren” azpimarratzen du. Gero ekoizpeneko neska sartu zenean, udalari eta enpresei eskatu zieten. Crowfundingez diru bilketa egin eta horri esker jateakoa ordaindu zuten. Baina batez ere ezagunek lagundu zuten. “Amama batek utzi zizkigun jantzi gehienak” dio eta zera azpimarratzen du “zineak, kulturak nola mugitzen duen argi uzten du gure proiektua“. Hain izan da handia elorriotarren inplikazioa. Azken batean auzolanean egindako proiektua.
Please comment with your real name using good manners.