Bilbon asteazkenean hasi eta ostiralerarte dokumentalari begirada berria botako diote. EHUko Unibertsitateko irakasle talde batek antolatuta TERRITORIOS Y FRONTERAS ekimenak zazpigarren edizioa du jada. EHUren Udako Ikastaroen parte, izenburu deigarria jarri diote “¿Hay alguien ahí? Itinerarios, tendencias, derivas… Cine documental a pesar de todo“, dokumentalak sufritzen duen publikoaren utzikeria hein batean gogoratuz.
Asteazkenean emakume zinegile baten inguruan arituko dira. Bartzelona eta Txileko Santiago artean bizi den Carolina Astudillo zinegile txiletarrak duela bi urte egin zuen “El Gran Vuelo“ dokumentala erakutsi eta esplikatuko du. Diktaduraren lehen urteetan Bartzelonako Les Corts gartzelatik ihes egindako emakume bakarraren arrastoa aurkitu nahi zuen. Clara Pueyo Jornet militante komunistak bere alderdiak markatzen zizkion mugetik ere ihes egin nahi zuen. Emakumeak eta memoria historikoa erreferentea izan duen zinegile honen erreprasoa egingo du Marta Selva irakasle katalanak. Hori bazkaria eta ondoren arakatuko dute. Aurretik, goizean, manifestoei errepaso egingo diete. Colectivo audiovisual lacasinegrak eta Javier Rebollok zinearen inguruan erreflexioa egingo dute. Zinea egin nahi duen kolektiboak 2014ean bere lehen film luzea “Pas à Genève“ osatu zuen. Rebollok “Ce que je sais de Lola / Lo que sé de Lola” (2006), “La mujer sin piano” (2009) eta “El muerto y ser feliz” (2013) filmeekin Donostia Zinemaldian parte hartu zuen. Zuzendari Berrien Goya eta Zuzendari Onenaren Urrezko Maskorra irabazi ditu.
Ostegunean Asturiasen egiten den zineari buruz erreflexioa egingo dute. Asturiaseko hizkuntzan idatzi ditu hamar liburu Ramón Lluís Bandek. Azken urteetan Astuariaseko telebistarako hainbat dokumental egin ditu. 2014ean osatu zuen “Equí y n´otru tiempu“ erakutsiko du. Zinegile honen inguruan hitzaldia emango du Fran Gayo zine programatzaileak eta zine kritikoak. Bazkaldu ondoren, historiko baten errepasoaren lehen zatia. MACBA eta George Pompidoun filmak dituen Pere Portabellak bost hamarkadez zinean lan handia egin du. 1976an Franko hil ondorengo hilabeteetan filmatutako “Informe General“ estrenatu zuen. Ezkutuan egindako filmaketa horiek galdera bati erantzun nahi zioten: Zuzenbide estatu batetik nola iritsi diktadura batetik?. Filma ostegunean emango dute.
Iaz bigarren zatia aurkeztu zuen. “Informe General II. El Nuevo Rapto de Europa“ krisi ekonomiko, kultural, politiko eta energetikoaren erdian kaleratu du. Herritarrek egindako politikaz ari da batez ere. “Territorios y Fronteras” egitarauaren barruan, dokumentala Bilbon estrenatuko dute, ostiralean, arratsaldeko lautan. Aurretik goizean, Gayo eta Bandé arituko dira azken honen “El nome de los árboles“ (2015) filmea aitzaki. Javier Rebollo ere zinea zer denari buruz mintzatuko da. Hitzaldi guztiak Fundación BilbaoArten izango dira. Aukera ederra dokumentalaren osasuna aztertzeko.
Please comment with your real name using good manners.