“A” maila duen Karlovy Varyko (Txekia) Zinemaldian dokumentalen sail ofizilean lehiatuko da “El Último Verano“, Leire Apellaniz (Galdakao 1975) zinegilearen lehen luzea eta proiektu pertsonala.
Zeludoidearen heriotza eta DCPen, digitalizazioaren, etorrera erretratzen duen dokumentalak aurretik Uruguaiko Zinemaldian eta BACIFIn “Cinefilias” sailean aurkeztu zuten. Buenos Aireseko Zine Independientearen zinemaldia Latinoamerikako hitzordu garrantzitsuenetakoa da. Euskal zine proiektu askotan, ekoizle eta zuzendari laguntzaile izan ondoren, egun zuzendari dugunarekin hitzegiteko beta hartu genuen BAFICIko hautaketaren inguruan. Orain berriz gogoratu nahi dugu elkarrizketa hori.
Aro baten desagerpena erretratatzen duzu. Zergatik behar hori?
“Batetik, oso hurbiletik bizi izan dudalako. Azken urteetan, zinemaldi desberdinetan baina batez ere Donostia Zinemaldiko teknika saileko arduraduna izan naiz. Lehen pertsonan bizi izan dut zinemaren proiekziorako erabiltzen zen euskarri fotokimikoaren gainbehera, 35 milimitroen gainbehera, eta zine digitalera egindako aldaketa garesti, pisutsua eta mantsoa. Bost bat urtez biak aldi berean izan ditugu. Baina dirua duen zinemaldi batean aldaketak gure kreatibitatea bizkortu badu, ez da gauza bera izan guztientzat“.
Gainera krisi ekonomiko baten erdian …
“Itzaldi analogikoa 2013rako aurreikusita zegoen. Orduan krisi ekonomikoaren azken astinduak bizi genituen. Nik ere nire diru sarreretan nabaritu nuen. Eta horrek erreflexionatzera eraman ninduen. Krisiak eta aldaketak zein eragin izango zuen industriaren alboetan galdetu nion nire buruari. Eta iraganean lan egindako Miguel Angel Rodriguez enpresaria gogora etorri zitzaidan. Udako zine negozio txikia zuen, 35 mm-ko 8 proiektoreei esker. Eta pentsatu nuen nola egingo zion aurre Espainiak bizi zuen krisiari, zine industriaren krisiari eta diru inbertsioa eskatzen zuen aldaketa horri“.
Eta horrela Miguel Angel protagonista bilakatu zen?
“Bai, bere istorioa oso une kritikoan zegoen. Zeluloidearen gainbehera pertsonai horren eta udako zinemaren bidez erretratatzea erabaki genuen. Ehun urtez egindako moduaren azken uda zen 2013koa. Horrela uda horretan Miguel Angel jarraitu genuen. Nola antolatzen zituen lan ekipoak, nola iristen zen herrietara eta filmak jarri. Berarekin joaten ziren beste proiekzionisten lana ere grabatu dugu. Uda horretan, arazoa planteatzen da hainbat elkarrizketetan eta nola egin aurre. Azkenean, ez zen azken uda izan. Eta 2014ean jarraitu genuen berriz eta istorioa nola bukatzen den jakingo dugu“.
Birziklatzea izango du Miguel Angelek?
“Hori jakiteko pelikula ikusi behar da (parrak). Esatea dago oso jende heldu bat dagoela inoiz ordenagailu bat erabili ez duena eta ez zuena bere burua digitalizatzen. Horiek lana utzi dute. Baina DCP, zine digitala, 35 mm-tan egiten den zinea kopiatzen du guztiz, ratioetatik soinuetara. Eta ondorioz, software erreza da edornok manejatzeko moduan. Betiko proiekzionistak pittin bat ernegatu dira baina azkenean, medioa ezagutzen dutenez, hartu diote“.
– Dokumental ala fikzioa?
“Fikzio asko du “El Último Verano” filmak. Eta dokumentala deitzea ez da bidezkoa, ez filmarentzat ez ikuslearentzat. Niretzat dokumental batean kamara leku batean eta ez bestean jartzen duzunetik eta irudiak hautatzen dituzunetik fikzioa egiten ari zara. Baina nire kasuan ezin nuen bi urtez Miguel Angel jarraitu kamara batekin eta gero hautatu errealitate horretatik errealena dena. Gurean pertsonai errealak erabili ditut antzeko egoera bat, ez egoera berdina kontatzeko. Ondorioz, hor eraikitze bat dago. Horregatik ez fikzioa hibridoa erabiltzen dut“.
– Zer nolako harrera izan duzue?
“Ikusi duten zinegileek diote “El Último Verano” dokumental bezala eta garai bateko dokumentu bezala ondo dagoela. Zehaztasunez heltzen dio gaiari. Baina aldi berean publiko guztiek ulertu dezaketen filma da. Zinemaldietan ondo funtzionatu dezake, kritiko eta zinegile aditu eta publikoa orokorra asetu baitditzake“.
– Zuk zuzentzen duzun lehen filma eta jada zinemaldietan …
“Oso film apala da. Ez genuen espero hainbeste hautapenak izango zituenik. Uruguayen ari da, Bacifin apirilaren bukaera izango da, hirugarren baten hautatu dute eta laugarren batekin elkarrizketan gaude. Zinemaldietan egotea opari ederra da”
Garaien lekuko “El Último Verano” digitalean grabatu dute, azken eszena salbu. Berau 35 mm-tan errodatu dute, aintzineko filmak bezala. Eta ezusteko zoriontsua omen du.
Please comment with your real name using good manners.