Tarteka, Canneseko zinemaldiak, ezustean hiru film jartzen dizkizu jarraian lehian. Horietako eguna asteartean izan da. Horrek behartzen zaitu Teatrisa egitera zure eskemekin. Aurten hiru horietatik bat, “Julieta” ikusita dudanez, deskalabrua txikiagoa izan da.
Canneseko Zinemaldian izugarri maite dute Pedro Almodovar zuzendari espainiarra. Hemen Lehiaketan estreinatu zituen “Todo sobre mi madre” (1999), “Volver” (2006), “Los abrazos rotos” (2009) eta “La Piel Que Habito” (2011). Lehen biek sari bana jaso zituzten. Bera zuzendari moduan ez dagoenetan ere, bere ekoizetxearen, “El Deseo” ezkoitzetxearen, pelikula batzuk hemen estrenatzen dituzte. Horregatik ez da harritzekoa Almodovar azkenaldian egin duen film dramatikoena hemen estreinatzea. “Julieta“ isiltasunaren, ez egotearen gainean eraikitako filma da.

Sekretu garrantzitsu bat duela, Julieta Madril uztekotan dago, alabaren lagun batekin topo egiten duen arte. Gazteak alabaren berri emango dio, urtetan desagertuta egon den alaba aurkitzeko itxaropena piztuz. Alice Munro Nobel saridunaren hiru eleberrietan oinarritu da Almodovar ama-alaba erlazioa arakatzen duen filma egiteko. Julieta gaztea Adriana Ugarte den bitartean Emma Suarezek gorpuztu du galdutako alabaren bila dagoen Julieta helduarena. Almodovarrek emakumeak zuzentzeko daukan maisutasuarekin, biak ondo daude, baina Suarezek heldutasun artistikoa paregabea lortu du. Hainbat kritikoen artean saria jasotzeko hautagai jotzen dute. NORK IZANGO DU GUSTUKO? Almodovarren jarraitzaile asko daude. Hortaz gain emakumezko paper indartsuak eta drama familiarrak maite dituztenek.

Eta eurekin errebindikazioa iritsi da Palais des Festival egoitzara. Lehian dagoen “Aquarius“ filmaren zuzendaria, aktoreak eta areto barruan zegoen lan taldeko kide askok Dilma Roussef kargutik kentzea salatu dute saio ofizialaren hasieran. “Estatu kolpea” salatzen zuten kartelak erakutsi dituzte eskaileretan eta aretoan bertan.
Izan ere Kleber Mendonça Filhoren bigarren luzea, eta Canneseko Sail Ofizialean lehena, salaketa film bat ere bada. Brasilen egun dauden hainbat arazo (nepotismoa, prentsaren ustelkeria, eliza ebangelikoaren indarra) trufatzen dira Clara, gure heroiaren bizitzan. Sonia Bragak jokatzen duen Clara alargundutako musika kritiko ohia Reficeko familia aberats batean jaio zen. Orain bi pisuko edifizio berezi bateko azken biztanlea da. Familiaren etxea uzteko gogorik ez, dorrea egiteko beste apartamentuak erosi dituen eraikuntza-enpresaren jazarpena pairatuko du. Gertaerak gaur egun daraman, izan eta izango duen bizitzaren erreflexiora eramango du.

© 2016 Victor Jucá / CinemaScópi
Ukitzen zaituen filma da. Oso eszena indartsuekin. Sonia Bragak egiten duen pertsonaiarekin guztiz enpatizatzen duzu. Eta gainera musika tarteak izugarriak dira: Queen, Roberto Carlos, Maria Betania, … entzun daitezke ia bi ordu terdiko filmean. Espainian ikusiko da, banatzaile batek jada erosi baitu. Braga aktore onenaren sarirako hautagai sendoa da eta nork daki besterik izan dezakeen. NORK IZANGO DU GUSTUKO? Emakume paper indartsuak maite dutenek, giza justiziako filmak eta familia giroko dramak.
“Sils Maria” filmean Kristen Stewart zuzendu ondoren, gehiago espero nuen Oliver Assayas frantziarren partetik. Lehian dagoen laugarren zuzendari frantsesak aurreko filmean distira egin zuen aktoreari eskaini dio orain protagonista nagusi. Sinopsiari begiratuz, aurrekoaren “spin off“a, luzapena ematen du “Personal Shopper“ hau. Aurrekoan Juliette Binochek jokatzen zuen aktore baten laguntzailea zen Stewart. Honetan ere modan dabilen emakume baten erosle laguntzailea da Stewart. Baina Parisen, gorroto ez duen lana egiten dihardu, seinale baten zain. Parisen hil baita bere anai bikia, Lewis. Eta biak izpiritualismo munduan iaioak direnez, hildakoak “seinalea” bidaliko dion zain dago. Baina seinaleak, telefono mezuak, beste batek, ezezagun batek bidaliko dizkio.

© Carole Bethuel
Lehen eszenan saltzear dagoen etxe bat ikusterakoan, Assayasek hainbeste maite dituen galtzearren dagoen famili mundua ikusiko nuela espero nuen. Baina erratuta beste behin. Zoritxarrez noraezean dabil. Moda marken iragarki eta mamuen izu film artean, Stewart ezagunak egin zuen “Crepúsculo” filmen artean. NORK IZANGO DU GUSTUKO? Stewarten zaleak, fashionistak eta
Asteazkenean Dardanne anaia belgiarrak eta Brillante Mendoza filipinoa.
Please comment with your real name using good manners.