Guztiz txalogarria da areto komertzialeetan ikusteko zaila diren filmak gurera ekartzeko zineklubek egiten duten lana. Altxor modura zaindu behako genituzke. Eta denboraldi ederra osatu dutela uste duzunean, oraindik ederrago bat prestatzen dute. Udako oporrak hartu baino lehen denboraldi bikaina, ia gaindi ezina, prestatu digu Kresala Zineklubak.
Eta hasteko iaz Cannesen kritika txunditu zuen filma, “El Abrazo de la Serpiente“, emango dute astelehen honetan. Colombiak Oscar sarietara aurkeztu eta azken txanpan egon zen pelikulak “Quinzaine des Réalisateurs” zinemaldi paraleloan saria jaso zuen. Ciro Guerra zuzendariak zuri beltzean Amazoniaseko lehen esploratzaileak aurkeztu digu eta chamanekin ezagutu zirenekin. Kasu honetan protagonista Karamakate da, Amazoniako xaman boteretsu bat, oihanaren sakonean nahi duelako isolaturik bizi dena. Evan etnobotanikoa iristen denean galdutako amets ahalmenaren bila joango dira. Saioa Iñaki Ortízek, “Precríticas” webgunearen sortzaileak aurkeztuko du.
Astebete barru, apirilaren 11ean, Espainian iazko film txalotuena. “B“, Bárcenas kasuaren inguruan egindako pelikula. Luis Bárcenas, PPko diru zainak, behin eta berriz ukatu zuen “Papeles de Bárcenas” deituriko agirietan jarritakoa, alegia, PP ilegalki finantziatzen zela frogatuko luketen paperak. Baina 18 egun gartzelan egon ondoren, 2013ko uztailean, Bárcenas Ruz epailearen aurrean bertsioa aldatuko du. Hasiera baten antzerki obra zena ederki ekarri du zinera David Ilundáin zuzendari nafarrak. Itzel daude Pedro Casablanc, Bárcenasen paperean, eta Manolo Solo, Ruz gorpuzten. Saioan David Ilundain galdekatzeko aukera izango da, Trueba aretoan filma aurkezten izango baita.
Apirilaren 25ean, Patricio Guzman dokumentalista txiletarraren, azken lana ikusteko aukera izango da. “La Batalla de Chile”, Txileko estatu kolpea kontatzen duen dokumentalaren egileak kolpe horrek ekarritako diktaduraren ondorenak azalaratzen dituen dokumental trilogia hasi zuen duela 6 urte. Diktadurak Atacamako basamortuan desagertarazi zituen gorpuak “aurkitzeko” zeru garbia hori izarretara begira dauden teleskopioak erabili zituen “Nostalgia De La Luz” dokumentalean. Hiru urte beranduago, “El Botón de Nacar“ filmean, Patagoniako itsas ardarrak bisitatuko ditu, itsasoan botatako gorpuen bila. Berlinalen iaz gidoi onenaren saria jaso zuen dokumentalak. Hori aztertzen lagunduko digu Zigor Etxebeste irakasleak eta zine kritikariak. Horretan lagunduko diot “Samina“ nire film laburra aurkeztu ondoren. Kresala Zineklubak egun horretan jarriko baitu Guzmanen filmaren aurretik Larrotxene Bideo ikastaroetatik ateratako lan hau.
Maiatzaren 2an, Film Independienteen Spirits sarietan aurtengo lehen film onena jo dutena programatu dute. Iaz Marielle Heller-ek “The Diary of a Teenage Girl“ eleberri grafikoa pantailara eraman zuen, itzezlezko arrakastarekin. Hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, Berlinen Generation 14 plus saria. San Frantzisko, 1970eneko hamarkadan, girotzen da filma. Mimmie Goetzek 15 urte ditu eta komiki artista izan nahi du. Nerabe klasikoa da, munduarekiko kuriositate berezia duena. Aldi berean, amaren mutilagunakin ohearetzan da. Bel Powley britaniarra Mimmie da. Alexander Skarsgård aktore suediar ezaguna ere antzeztaldean dago. Leire Palacios kazetariak gidatuko du ondorengo hitzaldia.
Eta denboraldia bukatzeko, maiatzaren 16an, 70 urte atzera egingo dugu. Klasiko bat programatu baitute. 1945an Fritz Lang-ek zuzendutako “Scarlett Sreet“ (Perversidad) emango dute. Christopher Cross ezkondutako kutxazain arrunt bat da. Pinturako talentua du eta margolari arrakastatsuaren itxura emango du, emakume batekin maitemintzen denean. Emakumeak eta haren mutil-lagunak gizagaixoa esplotatuko dute. Besteak beste, Edward G. Robinson eta Joan Bennett dugu antzeztaldean. Juan Velazquez irakasleak eta nobela beltzeko idazleak aurkeztuko du saioa.
Please comment with your real name using good manners.