Zine-Klub Gernikako kideek beste behin lan eskerga egin dute datozen hiru hilebeteko egitaraua osatzeko. Azken bi urteetan hainbat zinemalditan estrenatu eta kritikaren txaloak jasotako film batzuk ekarriko dituzte Busturialdeara. Besteak beste, 2015ean Canneseko Urrezko Palmondoa jaso zuen “Deephan” frantziarra.
Urtarrila hasi zuten 2014ean Donostian estrenatutako “Silent Heart” (Corazón Silencioso) programatzen. Bille August beteranoaren filmak Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra lortu zion Paprika Stern-i. Hiltzori dagoen emakume baten nahiak familian izango duen eraginatik gaur jauzi bitxia: Mexiko eta AEBtan droga trafikoari emandako erantzuna erretratzen duen thrillerra jarriko dute gaur. Denis Villenueve kanadiarrak Benicio del Toro puertorikarra eta Emily Blunt estatubatuarra zuzendu ditu “Sicario“n. Droga trafikoari legearen barruan eta legea tarteka urratuz nola eman erantzuna galdetzen duen filma Cannesen iaz estrenatu eta ondoren Donostian ikusteko aukera izan zen.
Hurrengo barikuko pelikula Braziletik ekarriko dute. Berlinen estrenatu zen “Que horas e la volta?“ (Una Segunda Madre), Anna Muylaertek zuzendutako filma. Muylaerten hirugarren luzeak Val, aberats etxe bateko neskamea agertuko digu. Berau zoriontsu ematen du etxeko semearen belarria izaki. Senide batzuekin zuen alabaren agertzeak zapuzten du guztia. Lizeo Antzokian 20:30tan pantailaratuko dute, ohi bezala.
Otsailean berriz Gernikan berriekin, albistegiekin harremanetan duten film bi emango dira. 1980.eneko hamarkadan Buenos Aireseko auzo aberatsenean izandako krimen batzuek asaldatu zuten hiriko goi gizartea. Diktadurak ezkertiarrak desagerterazten zituen bitartean, familia batek aberatsak bahitzen zituen. Pucciotarren nondik norakoek telebista serie bat sortarazi dute Argentinan. Eta Venezian lehiatu zen “El Clan“ pelikula. Pablo Traperoren filma Donostian izan zen ikusgai. Otsailaren 12an emango da.
Otsailaren azken ostiralean Cannesen azken zinemaldiko Urrezko Palmondoa irabazi tamo “Deephan“ emango dute. Izenburua errefuxiatu tamil baten izana da. Sri Lankan tamildarrak gobernaren aurka emandako gerra galtzear, Deephan erbestera doa. Errefuxiatu estatusa lortzeko familia bat, emazte eta alaba bat asmatuko du. Tomas Bidegain gidoilari zuberotarra eta Jacques Audiard zuzendariak egindako pelikula Frantziako errefuxiatu sistema kritikatzeko balio du. Agian ez zen izan Cannesetik iaz pasatako pelikula onena baina gaur eguneko errefuxiatu krisia ulertzekoa aproposa.
Martxoan errebindikazioa eta musika nahastuko ditu Zine Klub Gernikak. Martxoak 8 gertu denez, martxoaren lehen barikuan, berriekin estrenatutako “Suffragette“ (Las Sufragistas) pelikula emango dute. Sara Gravon zuzendariaren fikzioak Erresuma Batuan boto eskubidea lortzeko borrokatu ziren emakumeak erretratzen ditu. Besteak beste, Carey Mulligan eta Meryl Streep ikusiko ditugu.
Eta XX. mende hasierako heroietatik gaurko emakumezko heroi batera. Gazte hildako Amy Winehouse abeslariaren erretratu eta batez ere inguruan zituenen erretratu zorrotza egin du Asif Kapadiak “Amy“ dokumentalean. Cannesen estrenatutako pelikula hau Europako Zine Akademiaren Dokumental Onenaren saria jaso du Besteak beste eta orain Oscarraren bila dabil. Otsailaren 8ean emango dute.
Oscarrez ari garela, aktore beltzik izendatu ez zutelako polemikaren erdian beltzak harro egotea baliatu zuen abeslari baten erretratu fikzionatuta ikusteko aukera dago “I Feel Good“ pelikulari esker. James Brown haundiaren bizitza zuzendu zuen 2014ean Tate Taylorrek. Egunean, otsailaren 10ean pantailaratuko dute Gernikan
Please comment with your real name using good manners.