Skiatzaile ohia, ski bideoei esker zine eskolan sarrera lortu zuen Ruben Östlundek. Ski estazio batean girotutako pelikula batekin txunditu zuen mundu osoko kritika eta sariak lortu zituen zinemaldietan. “Turist“, Espainiako pantailetan “Fuerza Mayor” bezala itzulitako pelikularen karian, Donostiako Tabakalerak zikloa eskeini dio eta “Pantaila Handian“-ek berarekin hitzegin du.
Hirutan izan da Cannesen Östlund bere filmeekin. Azkenarekin “Turist“ filmarekin “Un Certain Regard”eko epaimahaiaren saria jaso zuen. Sevilllako Zinemaldiko sari nagusia ere lortu zuen. Familia suediar bat opor batzuk pasatzen ari da Frantziako ski estazio batean. Bat batean, jaten ari direla, elur jausia izango da, eta gizonak ihes egin du, babesa hartzeko, atzean familia osoa utzita. Alarma faltsua denak familia krisian utziko du. “Gidoia idazteko ferry hondamendiak aztertu nituen. Esaterako “Titanic”en mitoa deritzana, hau da salbamendu barkuan emakumeak eta haurrak lehendabizi dioen mitoak“, dio. “Estatistikek diote baina gizonak ateratzen direla bizirik. Bizirik irauteko senari dagokionez, gizonek erasokorrago ekiten diote“, aditzera eman digu.
Beste ikerketa bat ere izan zuen iturburu filmak. “Abioi bahiketen ondoren ere, dibortzioak gora egiten dute. Antza bikotekidean uste ez zenuen alde ilun bat ikusiko bazenu bezala. Gizonak heroia izan behar du, familia babestu, eta hori egiten ez badu …“. Ezusteko inspirazio iturria ere aitortu digu “Concordia ferryko kapitainak inspiratu ninduen. Barkua utzi zuen. Baina lotsatu egin zen eta gezurretan hasi, salbamentu ontzira erori zela esanez”. Zinegikearen esanetan “gizakiari min ematen dio identitatea galtzea. Kapitain, gizon edo aita modura identitatea galtzea. Beraz hori ekiditzen saiatzen gara eta tontokeriak egiten hasten dugu” dio.
Bere esanetan familian girotutako lehen filma da. “Gai soziologikoek interesatzen zaizkit. Gizartean gizakiak nola jokatzen duen” dio. Baina onartu digu familiaren inguruko aurreko film bat duela, “Family again“ bere familiaren inguruko dokumentala. “Joan nintzen zine eskolan oso gai pertsonalei buruz lan egiten zen. Eskiatzen nituen lagunekin egin nuen film bat. Ikasketak bukatzeko duela 23 urte dibortziatu ziren gurasoei buruz zerbait egin nahi zuen. Beti amaren bertsioa entzunda nuen. Biak ezkongabeak ziren berriz eta kamara aurrean batu nahi nituen bakoitzaren bertsioa entzuteko. Agian berriz lagunak izango ziren” dio.
Gai soziologikoei helduta, Tabakaleran aurkeztu zuen “Play“ filmaren muina ere argitu digu. “Suediako hiri batean izandako gertakari bat du oinarri. 12 edo 13 urteko bost ume beltzek ume zuriei lapurtzen zieten. Biktima eta lapurrekin hitzegin nuen eta konturatu nintzen ume beltzek estereotipa erabiltzen zutela lapurtzeko, esaten ez zen mehatxua egiteko. Gizon beltz arriskutsuen papera egiten zuten“, dio. “Komunikabideek sortutako irudia zen. Filmeetan eta telebistako albistegietan ikusten zuten irudia. Gainera komunikabideek ere euren etorkizunari begira muga jarri zien. Suedian oso arraroa dira mediku edo banku langile beltzak“, azpimarratu du.

Gizartean nola jokatzen dugun interes horri lotuta “The Square“ film berria prestatzen ari da. “Play” filman sortutako beste idei batetik tiraka ateratako proiektua da. “Lapurketa horiek hiriaren erdialdean, zentro komertzial batean izan ziren, heldu asko zeudela bertan. Eta bitan bakarrik helduak saiatu ziren lapurketa horiek sahiesten” dio. Eta horren harira, 1950eneko hamarkadan sei urte zituen aita Estokolmoaren erdian utzi zutela gogoratu digu Östlundek, kalean lasai uzten zutela esanez. “Orduan helduek gure seme-alabak babestuko zituztela uste genuen. Egun heldu horiek gure seme-alaben mehatxu bezala ikusten ditugu” dio.
Horrek espazio sinboliko bat sortzeko ideia sortu zion. “Karratu zuri bat da non gure ardura komunak gogoratzen ditugun. Laguntza behar baduzu, karratuan sartu eta besteak etorri behar dira laguntza eske. Maletak pisutxuegiak direla? Ba gauza bera, karratuan uztea duzu inork ez baititu lapurtuko“, dio. Eta horretako bera bizi den hirian benetako karratu zuri bat egin dute, egun betiko gordeko den arte lana. Film berri honekin, Östlundek gero eta liberalagoa den Eskandinaviar gizartea, sozial-demokraziaren baloreak galtzen ari den Eskandinaviar gizartea itaundu nahi du. Ostegunean “Family Again” ikusteko aukera izango dugu Tabakaleran eta larunbatean egin dituen film laburretatik hiru, horien artean, Berlinalen Urrezko Hartza eskuratzeko balio izan zion “Banku baten aldamenean gertakaria“.
Please comment with your real name using good manners.