SEVILLA 2015: Arcadia eta maitasun era desberdinak

Et in Arcadia ego …” aipu misteriotsuak abiarazten du Suite Armonicaine filma, Sevillako Zinemaldiko Sail Ofizialean astelehenean lehiatzen zen lehen filma. Amestutako lurralde eta garai batera bueltatuko da Françoise (Valérie Dévrille) Parisen urteak egin ondoren ikasitako unibertsitatera, Rennesara, itzuliko denean eskolak ematera. Amnesia txiki bat balu bezala, ahaztuta zituen gaztaroko lagunak eta aiton-amonen bretoiera berreskuratuz. Tartean uste baino gertuago den ikasle bat ezagutuko du, aita ezagutu ez eta ama hiltzat jotzen duen Ion, neska itsu batekin maitemintzen den mutila. Pascale Breton zuzendariak perspektiba desberdineko eskena errepikatzearen teknika erabiliko du. Metraje luzea du – 148 minutu -, agian pertsonaiaren bat edo hainbat pasarte kentzea dago, baina nik gustura jarraitu dut, zuzendariak niri eskatutako lana, hutsik utzitako uneak betetzen. Musika indartsuko filmak Locarnon FIPRESCI saria jaso zuen.

"Suite Armoricaine". Zuzendaria: Pascale Breton
“Suite Armoricaine”. Zuzendaria: Pascale Breton
“Suite Armoricaine”. Zuzendaria: Pascale Breton

Paul Vecchiali zuzendari frantziarra berezia da. Atzerabegirakoa eskeini dio Sevillak aurten, horregatik azkena, C’est l’amour, lehiaz kanpo erakutsi du. Senar-emazte maitasuna, amoranteen maitasuna, maitasun homosexuala, maitasun heterosexuala, … Denak aztertuko ditu. Lehiaketan berriz Berlinen zinematografia saria jaso zuenUnder Electric Clouds film errusiarraren eguna zen. Giro berezi batekin, lainoak dena estaltzen duela, historian atzera eta aurrera egiten duten ipuin, atal desberdinak osari du Alexei German semeak. Pelikula estetikoki preziosista da baina ez zait borobila iruditzen.

Frantsesarekin batera astelehenean gehien gustatu zaidana beste errumaniar bat da. Egunerokotasuna islatzen duen beste errumaniar bat. Ama gaixotzen denean seme bakarra den hogeitahamar urte inguruko gizon bat korrika joango da berarengana, ospital hobeago bat eskeiniz. Europan modan omen dagoen kontra-komedia generoaren izenburupeko sailean eskeini dute Best Intentionsfilm hau. Adrian Sitaruk zuzendutakoak ohiko komediari buelta eman eta guztiok dugun beldur bat, gurasoen falta, erretatzen du. Zintak Locarnon aktore eta zuzendari onenaren sariak lortu zituen.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online