SEVILLA 2015: diktadoreak, maitasuna eta besteen bizitza

Panahi beste behin. Baina oraingoan ez Jahar zuzendaria, bere filmak ekoizten dituen Yousef anaia baizik. Beste behin Irango erregimena kritikatuz, erregimenaren baimenik gabe ekoiztu du “Ma dar beheset” (Paradisua), Sevillako “Las Nuevas Olas” sailean lehiatzen den filma. Sina Ataeian Denak zuzendutako lehen filmean, Hanieh emakume gaztearen bizitza infernutik paradisutik baino gertuago dago. Lepotik oporaino jantzi behar duen arropak, bere ikasleei gogoz kontra erakutsi behar dienak, eta lan aldaketa eskaretzerakoan sortzen zaion burokraziak itotzen dute Hanieh emakume hau. Arraintzontzian kusten dituen arruinak bezala, zerratuta, sentitzen. Guk ere noraeze hori sufritzen dugu. Filma eta emakumearen itolarria noiz bukatu zain.

Bestelako noraezea sufritu dugu Sail Ofizialean lehiatzen zen “The Childhood of a Leader” filmarekin. “Funny Games” eta “Melancolía”ko aktorea izan zen Brady Corbetek bere estraineko filmerako Sastreren narrazio bat hartu du oinarri. Buruzagi faxista baten ustezko haurtzaroa irudikatzen du. Besteak beste, Bérénice Bejo, Liam Cunningham eta Robert Pattison aktoreek lan ederra egiten dute. Scott Walkerren musikak ederki girotzen du gerora ekarriko zuen sarraskia atariko epea. Baina ume diktadore horrek gerora buruzagi faxista ekarriko duenik sineskaitza zait. Hori Bai Venezian hainbat sari zituen zintak.

I. Mundu Gerra osteko urteetan girotuta dago “Madame Marguerite“. Aurrekoa baino sineskorragoa gertatu zait hauxe. Opera maitaleei ezaguna egingo zaie Florence Foster Jenkins. Opera kantatzea maite zuen aberats estatubatuarra, oso gaizki egiten bazuen ere kontzertuak eman eta diskoak grabatu zituen bere diruari esker. Berau buruan Marguerite Dummont (Catherine Frot) pertsonaia sortu du Xavier Giannoli zuzendariak. Bakardadearen irudia da emakumea., utzitako duen gizona gauza guztiengainetik maite duena. Dibertigarria, erreza ikusten, errezegia. Bitxikeri bat: Foster Jenkins-en biopic bat prestatzen ari da Stephen Frearsek Meryl Streepsekin.

Sandu Patrascu gizon arrunt bat da. Zakurra paseatzera ateratzen duena, kilo batzuk soberan dieta egingo duena, zurrunga egiten duena, emazte eta semearekin apartamentu arrunteko hirugarren solairuan bizi dena … Krimen baten ikerketan erabili daiteken gertakizun bat ikusi eta inorri, ezta poliziari ere kontatzen ez dion arte. Bere erosotasun eremutik atera beharko du. Arruntasunaren kronika ongi eramanda “Un Etat Mai Jos (Beheko Solairua) filma. Asko gustatu zait Radu Muntean errumaniarraren azken lan hau, asteazkenean Frantziako areto komertzialetan estreinatuko dena gainera.

“Un etat mai jos” (Beheko Solairua). Zuzendaria: Radu Muntean

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online