Cannesen gertatu zitzaiona gertatu zaio Sevillan Matteo Garroneri. “Il racconto di racconti“ filmaren hainbat pasarte, ipuin, gustuko izan ditu prentsa espezializatuak baina osotara borobildu gabekoa iruditu euskaraz “Ipuinen Ipuina” bezala itzuliko genuke hau. Salma Hayek, Vincent Cassel eta John C. Relly ditu antzeztaldean. Ondorioz ingelesez errodatu ditu Italiako antzinako ipuin kontalari ezagun baten hainbat ipuin. Sevillako ohiko gonibidatua bilakatu da Garrone. Hemen aurkeztu zituen “Gomorra” eta “Reality”. Baina hemen lehian eta Espainiako areto komertzialetan azaroaren 27an estreinatzen den honekin Sevillako “duende” famatua galdu du Garronek.

Eta magia galduta ematen duena Felix Sabroso kanariarra da. Galduta emazte eta kolaboratzaile, Dunia Ayaso, iaz hil ondoren. Bera gogoan egin du “El Tiempo De Los Monstruos“ pelikula baten filmaketaren inguruko pelikula. Sevillako Zinemaldian lehiaz kanpo aurkeztu da. Hainbat klasikoen erreferentzia egiten ditu, “El Ángel Exteminador” eta “The Bad and The Beautiful” (Cautivos del Mal), besteak beste. Antzeztaldean Javier Cámara, Candela Peña eta Carme Machi aurkituko ditugu baina ez itxoin Ayaso eta Sabrosoren ohiko komedia bat. Sakonago jarri zaigu Sabroso eta ez du ematen genero aldaketa ongi etorri zaionik.
Lehian, Sail Nagusian, Locarnoko Zinemaldian lehiatu ondoren Sergio Oksmanen dokumental berria, “O Futebol“. Goya saria “A Story For The Modlins”ekin irabazi ondoren, familiaz eta urteetako isiltasunaren ondoren galdutakoaz ari zaigu Brasilgo futbol lehiaketaren inguruan errodatuko film berri honekin. Baina honetan Oksmanen beraren aita eta bera dira protagonistak. Aitak 20 urtez ikusi gabe, berriro elkartuko dira eta horrela semeak aitari dokumental proposamena egingo dio. Eta txikitan aitarekin zituen poztasun uneak futbola ikusten zituenean zenez, mundiala elkarrekin jarraitzea eskainiko dio. Izan ere Elizondon jaiotako Carlos Muguiro kogidoilariak atzo jendeaurrean esan zuen bezala “Sergio futbolaz aritzen zaidanean aitarekiko erlazioa beti ateratzea da“. Hitzegiten dena baino dokumentalean garrantzitsuagoa isiltasun uneak. Izan ere Oskmanenek atzo gogoratzen zuen moduan “Zinema isiltasun uneak saihesteko asmatu zen“. Dokumental sendoa familiaz.
Eta “Las Nuevas Olas” sailean, berez freskagarria den baina agian orain ezagunegia zaidan gaia jorratzen du “Sangailes Vasara“ (Sangaileren Uda) film lituniarrak. Lehiaketako abioiak maite ditu Sangailé neska gazteak, baina bertigoa du. Nerabea bestela galduta dago, ez daki zer ikasi eta ez daki nondik datorkion duen ezinegona. Bere adineko beste neska bat ezagutzen duen arte. Honek behar dituen erantzunak emango dizkio. Sundancen, Atenasen eta Lituniako Zine Sarietan sariak jaso ditu Alanté Kavaïté zuzendariaren bigarren luzeak. Lituniak Oscarretara bidali duen filmak une poetikoak ditu, ongi errodatua dago baina “La Vie d’Adele”ren ondoren, maitasunari esker bere bizitza argitzen duen nerabearen istorioa ezagunegia zait.
Please comment with your real name using good manners.