Europako Zine Akademiak (EFAk), Berlinen abenduaren 12an banatuko ditu bere Sariak, 28.garren Sariak. Sevillan gaur ezagutzera eman dira sail nagusietan izendatuak. Ingelesez Paolo Sorrentino italiarrak eta Yorgos Lanthimos greziarrak eta 2014ean Venezian Urrezko Lehoia irabazi zuen Roy Andersson suediarra dira izendapen gehien jasotakoak.
Cannesen kritikarien erreakzio desberdinak jaso zituen “Youth“, Paolo Sorrentinok ingelesez zuzendutako lehen filmak. Txaloak eta amorru oihuak jaso zituen. Eta azkenean esku hutsik atera zen. EFA Sarietan bost izendapenenekin “mendekua” hartu du. Bestean beste, Michael Caine, Harvey Keitel eta Rachel Weisz ditu antzeztaldean. Caine orkestra zuzendari erretiratua da, emaztearekin egiten ohi zuen oporrak alabarekin hartuko dituena. Urteetako laguna, film bat idazten ari den zuzendari estatubatuarra ere izango da hotelean. Film onenaren, zuzendari onenaren eta pelikula onenaren saria eskuratu dezake. Caine eta Weisz ere gizonezko eta emakumezko aktore onenaren iruditxoagatik lehiatzen dira.
Zorte hobeagoa izan zuen Zinemaldien Zinemaldian Yorgos Lanthimosek ingelesez egiten zuen lehen filmak. “The Lobster“k (Otarraina) Epaimahaiaren Saria eskuratu zuen. Berlinen emango diren sarirako lau izendapen ditu: pelikula, zuzendari eta gidolari onenaren eta Colin Farrell protagonista gizonezko aktore onenaren. Lau izendapen ditu iaz Venezia txundituta utzi zuen “Uso Bat Adar Batean Paratu Zenean Bizitzari Buruz Erreflexionatzera“ filmak. Urrezko Lehoia jaso zuen lan gutxi egiten duen Roy Andersson zuzendari suediarrak. Filmaren gidoia eta zuzendaria izendatuta daude eta filma gainera Europako Film Onenaren eta Komedia Onenaren, bi sailetan dago izendatuta.
Arreta ematen du Europako Film Onenaren sarirako sei izendatutatik bakarrik “Victoria“ alemaniarra da herri bakarreko ekoizpena, beste bostak koprodukzioak dira. Sariak banatzen diren egunean Christoph Waltz eta Charlotte Ramplingek ohorezko saria jasoko dute. Izendapen gehiago eta jada saritu dituztenen zerrenda hondoko esteka honetan: www.europeanfilmawards.eu.
Please comment with your real name using good manners.