Tabakalera zabaltzerakoan zeudenean, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak jada iragarri zuen. Kultura kontainer handi hartara mugitzeak Filmategira publikora zabaltzea ekarriko zion. Fondoetako materiala, zine ez komertzialeko bitxiak eta zine historian pelikula garrantzitsuak ikusleei eskaintzeko aukera ematen baitzien Tabakalerako zine aretoak. Helburu hori betetzen hasteko, azaroan ekingo dio Filmategiak bere emakizun egitarauari. Eta ekin gainera aurreko hiru zine klase sailkapen horiek laburbiltzen duen zinegile batekin: Karrantzan jaiotako Victor Erice zuzendaria.
Filmategiak aurretik hurbilketa egin ditu Victor Ericeren zinemari. Orain atzera begirako sendoa egingo du, Ericek duen film sorta txikia proiektatuz. Hortaz gain datorren astean ikastaroa antolatu du. 30 ikaslek Ericek berak eskainitako “Documental y ficción: un acercamiento a la doble naturaleza del cine“ ikastaroa disfrutatzeko aukera izango dute. Ikastaroari bukaera emateko Pedro Costa zuzendariarekin zine-solasaldi bat egingo du. Izan ere dokufikzioan egin duen lanagatik ezaguna da portugaldarra. Honen “Cavalho Dinheiro“, bi hamarkadaten filmatutako pelikula emango da eta Erice, Costa eta beste bi zuzendarik filmatutako “Centro Histórico” eskainiko dute geroago.
Eta esan bezala, Victor Ericeren film apurrak emango dituzte. Beste zuzendariekin batera egindakoak, bakarrik egindako hiru film luzeak eta film laburrak. Hasteko ostegunean, azaroaren 5ean, arratsaldeko zazpietan, “Los Desafíos“ pantailaratuko dute. Rafael Azcona, José Luis Egea eta Claudio Guerín zuzendariekin batera 1969an burutu zuen filma. Hiru modu desberdinean islatzen dute normala dirudien egoera bat, indarkeria sortzerakoan nola amaitzen den. Horrela alaba galtzearen beldur den aita, engainatu sentitzen den senarra, eta adiskideen bidaiak ez daukala zertan jarraitu behar erabakitzen duen bidaiaria.
Ostiralean agian Victor Ericeren lehen pelikula, estrenaldienen artean ederrenetakoa, “El Espíritu de la Colmena“ emango dute. Gaztelako herri txiki batean, 40.eneko hamarkadan, Frankenstein inguruko filma ikusiko dute Isabelek eta Anak, zortzi eta sei urteko bi aizpek. Zaharrenak txikiari esango dio munstro hori herri inguruan ezkutatzen dela. Diktaduraren bukaeran, 1973an egindako pelikula honek Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eskuratu zuen. Eta ekoizpenean bestek beste Ericeren orduko laguna eta ekoizle garrantzitsua izan den Elías Querejeta hernaniarra eta Luis de Pablo konpositore bilbotarrak parte hartu zuten.

Datorren ostegunean, azaroaren 12an berriz, Elias Querejeta ekoizle, Ericek egin zuen bigarrena emango dute. Hamar urte beranduago filmatu zuen “El Sur“ pelikulak frankismoak zigortutako maistra bat eta Agustin medikua Estrella alabarekin bizi dira Espainiako iparraldeko hiri txiki baten kanpokaldean dagoen etxezar batean. Neskatoak uste du aitak sekretu bat ezkutatzen duela. Eta ostegunean, orain arte Erice bakarrik egindako azkena, “El Sol del Membrillo“ erdi dokumentala ikusteko aukera izango da. Antonio López margolariak irasagarrondo bat margotzeari ekiten dion unean hasten da filmatzen Erice.
2012an Portugaleko Guimarâes hiria Europako hiriburu kulturala izan zenean, lau zinegile garaikideei gonbitea egin zieten: hiri historiko honetan girotutako lau istorio kontatzea. “Centro Historico“ izenburupean Pedro Costa eta Manoel de Oliveira portugaldarren eta Portugalen bizi den Aki Kaurismäki finlandarraren begiradak ikusiko ditugu, Victor Ericeren tartearekin batera. Datorren ostiralean, azaroaren 13an emango dute, gaueko hamarretan. Hain justu Donostia 2016 ekimenaren barnean Pedro Costa eta Victor Ericek egingo duten zine solasaldiaren bezperan.

Ericek zinegile garrantzitsuekin izan du hartuemana. Horietako bat da Abbas Kiarostami irandarra. 2005 eta 2007 urteen artean, Víctor Erice eta Abbas Kiarostami zinemagileek hamar eskutitz zinematografiko trukatu zituzten, bideo digitala formatuan. Azaroaren 19an Tabakaleran emango den “Erice-Kiarostami: Correspondencias” filma posta trukaketa horren islada da. Azaroaren 26an, zikloaren azken eguenean, Ericek zuzendutako lau film labur emango dituzte segidan: “Alumbramiento“ (2002), “Ana, Tres Minutos“ (2011), “Memoria y Sueño“ saila eta “La Morte Rouge“ (2006).
Please comment with your real name using good manners.