Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Goya eta Forqué sarietarako hautatze lekua bilakatuz dator CORTADA

Iaz adin-nagusitasunera iritsi zen Gasteizko Film Laburren zinemaldia. Bihar hasi eta larunbata bitartean egingo den CORTADAren 19. edizioa oraindik hazten ari den zinemaldia dela froga da. Aurten 102 film labur emango dira, iaz 80 izan baziren. 2014ean, unibertsitate eta zine eskoleetako ikasleen lanei saila eskaini bazieten, aurten beste berritasun bat sartu da: Goya eta Forque sarietarako arrantzu lekua bilakatu da… Read more →

"Suite Armoricaine". Zuzendaria: Pascale Breton

SEVILLA 2015: Arcadia eta maitasun era desberdinak

“Et in Arcadia ego …” aipu misteriotsuak abiarazten du “Suite Armonicaine“ filma, Sevillako Zinemaldiko Sail Ofizialean astelehenean lehiatzen zen lehen filma. Amestutako lurralde eta garai batera bueltatuko da Françoise (Valérie Dévrille) Parisen urteak egin ondoren ikasitako unibertsitatera, Rennesara, itzuliko denean eskolak ematera. Amnesia txiki bat balu bezala, ahaztuta zituen gaztaroko lagunak eta aiton-amonen bretoiera berreskuratuz. Tartean uste baino gertuago den… Read more →

SEVILLA 2015: diktadoreak, maitasuna eta besteen bizitza

Panahi beste behin. Baina oraingoan ez Jahar zuzendaria, bere filmak ekoizten dituen Yousef anaia baizik. Beste behin Irango erregimena kritikatuz, erregimenaren baimenik gabe ekoiztu du “Ma dar beheset” (Paradisua), Sevillako “Las Nuevas Olas” sailean lehiatzen den filma. Sina Ataeian Denak zuzendutako lehen filmean, Hanieh emakume gaztearen bizitza infernutik paradisutik baino gertuago dago. Lepotik oporaino jantzi behar duen arropak, bere ikasleei… Read more →

SEVILLA 2015, bi lagun, merkatal ontzi bat eta umezurtz bat

Abiatu da Sevillako Europako Zinemaldia. XII. edizioaren gure lehen eguna hiru opera prima ikusten pasatu dugu. Izen ona duen Canneseko “Semaine de la Critique” sailean estrenatu zen film batekin zabaldu dute Sevillako Zinemaldia. Louis Garrel aktorearen lehen zuzendaritza lana da “Les Deux Amis“ filma. “Errealizadore modura egin gabe nengoenez, heldugabeen istoria kontatu nahi nuen. Heldugabetasunaren inguruko tratatua da “Les Deux… Read more →

Confianza online