Halloweeni begira jarriko dira gure areto komertzialak. Hori eta hainbat zinemaldietatik pasatako pelikula batzuk nagusi aste honetako karteldegian.
Donostiako zinemaldira “troupe” guztia ekarri zuen Alex de la Iglesias zuzendariak. Horien artean filmaren “erregea”, Raphael. Kantariaren “Mi Gran Noche“ abestia modernoen artean modan jarri da eta horri tiraka zuzendari bilbotarrak adin bateko artista protagonista duen Gabonzaharreko Festaren grabaketa bat irudikatu du abestiaren izen bera duen pelikulan. Aste batzuk lehenago grabatzen ohi diren telebistako saio horien, gabonzaharreko saio horien inguruan parodia sortu du Alex de la Iglesiasek. Eta txantxa horretan Raphaelekin batera lagundu diote Mario Casasek, Pepon Nietok, Blanca Suarezek, Carmen Machik, Santiago Segurak eta antzeztalde luze batek. Zinemaldian saio berezien artean proiektatu zuten. Kritikoen artean iritziak erdibanatuta.
Zinemaldiak ematen duen publizitatea aprobetxatuz bertan aurkeztu zen “Black Mass: Estrictamente Criminal“ thrillerra. Boston, 1970ko hamarkada. Mafia irlandarraren kide bat (Johnny Deep) konbentzituko du FBIk mafia italiarra salatzeko. Horrek indarkeri bolada sortuko du eta horri esker bere poterea indartuko du Deepek antzezten duen mafiosoak. “Corazón Rebelde” eta “Out of Furnace” thrillerra zuzendu zuen Scott Cooperrek zuzendu du Deep nagusi duen polizien pelikula hau. Antzeztaldean “50 Sombras de Grey” pelikulako protagonista, Dakota Johnson gaztea. Txalo gutxi jaso zituen kritikoen artean.
Bigarren zatiak ez dira ona dion esaera frogatzeko aukera dugu aste honetan. 2012an pantailaratu zen “Hotel Transilvania” filmaren ondoregoa estreinatuko da aste honetan: “Hotel Transilvania 2“. Animaziozko film berri honetan aurreko pertsonaiak azaltzen dira Dracula eta erdi banpiro erdi gizakia den Denis biloba. Hotela jada ez da mosntruoentzat bakarrik. Eta Denis banpiro bilakatu nahi du Draculak lagun batzuen laguntzaz. Baina dena hankaz gora jarriko da Dracularen aita, Vlad, azaltzen denean hotelean. Bera oso zorrotza da banpiro gaietan. Lehen filmaren zuzendari bera, animazioan eskarmentu handia duen Genndy Tartakovsky zuzendariak filmatu du bigarren zatia. Estatu Batuetako kritikari askoren txistuak jaso ditu.
Neska bat, hiri bat, gau bat, plano bat. Hori da “Victoria“ filmaren publizitateak dioena eta hori da hain zuzen filmaren indarrik handiena. Sebastian Schipper zuzendriaren agindupean, Laia Costa aktore katalana, Victoria, Berlinen lanean dagoen neska madrildar bat da. Alemaniako hiriburuko Kreutzberg auzo ezagunean diskoteka batera joango da Victoria eta han lau mutil ezagutuko ditugu. Ustegabeko elkartze horrek Victoriaren bizitza guztiz eraldaltuko du. Gau horren istorioa plano sekuentzia bakar faltsuan filmatu du Schipperrek. Berlinalen hiru sari eskuratu zituen pelikulak, besteak beste, Argazkilaritza onenaren Zilarrezko Hartza eta alemaniar zinemaren 6 Lola sari jaso zituen, besteak beste garrantzitsuenak. Laia Costa izugarri gustatu zitzaidan baina gidoia konbentzionalegia eta zuloak zituela iruditu zitzaidan. Agian berriz kusi beharko dut.
Please comment with your real name using good manners.