Zinemaldia amaituta, Donostiako zine-klub zaharrenak, Kresalak, denboraldia hasten du urtero. Aurten berritasunekin. Ohikoak ziren zinezaleen aurkezpeneei, iaz GKE erakundeekin elkarkidetza saioak hasi zituzten. Aurten gainera pertsonai ezagun batek aukeratutako filma aurkeztuko dute.
Bide berriari astelehen honetan ekingo diote. Catalunyan jaio baina gurean bizi den Loquillo artistak abiaratuko du “La peli de …” saila. Eta martxan jartzeko 1993an Robert de Niro aktoreak zuzendu zuen “A Bronx tale“ (Una historia del Bronx) filma eman ondoren komentatu du kantariak. De Niroren lehen luzea Chazz Palminteriren istorian dago oinarritua.
Datorren astelehenean jai izanik, bi aste barrurako egin digute hurrengo hitzordua. Eta horretarako film gordin baina indartsua hautatu dute. Iaz Cannes txundituta utzi zuen “The Tribe” film ukrainiarrak. Eta sari batzuk irabazi. Inongo hitzik gabe ederki ulertzen den filma. Gormutuen eskola batean girotuta, hango ikasle basatiak ezagutzeko aukera izango dugu, martxan dagoen prostituzio sarea besteak beste. Myroslav Slaboshpitsky zuzendariaren lehen luze honen emanaldia “Gainditzen”, gorren erakundearen laguntzarekin egingo dute.
Eta hila bukatzeko beste lankidetza bat. “Pobrezia Zero” erakundearekin Ken Loach zuzendari errebendikatiboaren film bat eskainiko dute urriaren 26an. Doan eskeiniko dute 2001an aurkeztutako “The Navigators” ( La Cuadrilla) filma. Veneziako zinemaldian lehiatuko filmak trenbideetako lan talde baten piurak agertuko ditu enpresa pribatizatu ondoren.
Gogoratu KRESALA zineklubaren emankizun guztiak orain SADE taldearen Trueba zineetan
Please comment with your real name using good manners.