“Egin salto”. Horrela izenburu horrekin Azkuna Zentroko Zinematekak gaur egungo euskal ikus-entzunezko panoramari errepasoa agindu dute irailerako eta urriko lehen asterako. Beste mapa bat diote. Izan ere, industriatik kanpo, gauza esperimentalagoak egin ohi dituzten euskal zinegileen piezarik interesgarrienak zabaldu nahi baitituzte.
Horrela aste honetan, asteazken eta ostegunean, Ion de Sosa urnietarraren azken luzea programatu dute. Apenas ordubete irauten du “Sueñan los Androides“ filmaren Bilboko estrenaldia izango da. Berlinen bizi den zinegileak ia aurrekontu gutxiarekin lagunekin, egin du “Do Androids Dream of Electric Dream” liburu ciber punkaren bertsio librea. Philip K Dick idazlearen eleberria “Blade Runner” filmaren oinarrian dago. Berlinalen eman zuten De Sosaren luzea. Asteazkenean 17:30tan eta ostegunean 19:00 emango dute. Egun horietan ere etorkizun hurbila azaldu nahi duen “El otro mapa de Abauntz“ filma emango dute. Aitor Gametxok Nafarroako kobazulo batean Europa Mendebaldeko mapa zaharrena aurkitu zutela jakin eta hara joan zen beste mapa bat irudikatzea. Asteazkenean 19:00tan emango dute, ostegunean 17:30tan 60 minutuko fima.
Datorren astean lan kolektibo bat programatu dute. Gazte zinegileen obra kolektiboa. Iragana, oraina eta etorkizuna batze prozesu batean murgildu ziren zazpi euskal zinegile. “Errautsak“ lanean jasota dauden begiradak eta ahotsak epe laburreko memoriari eta memoria pertsonal eta kolektiboari buruz hausnartu dute. Filma asteazkenean 17:30tan, eta ostegunean 19:00tan ikusiko da. Astezken horretako proiekzioa Vanessa Fernandez EHuko irakasleak aurkeztuko du, filma Zinebik eta EHUk ekoiztu baitzuten. Aste horretan ere Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea artistak gehiago ezagutzeko aukera dago. Jesús Mari Palacios Oteizaren inguruan egindako “Casa Vacía“ film laburra eta Gentzane Martinez de Osabak eta Alexander Gil de Bikuñak Basterretxeari buruz egindako, “Señales de Vida: Nestor Basterretxea“ dokumentala programatu dituzte. Astezkenean 19:15ean eta ostegunean 17:30tan pantailaratuko dituzte.
Irailaren hirugarren astean berriz “Errautsak” lan kolektiboan aritutako bi zinegileren beste lanak ikusteko aukera izango da. Maria Elorza eta Maider Fernandez Iriarte “Las Chicas de Pasaik” modura ezagutzen dira zine munduan. Elkarrekin, bakarrik edo beste batzuekin elkar lanean egindako 5 pieza emango dituzte irailaren 16an eta 17an. Asteazkenean Maria Elorza aretoan izango da. Egun horietan ere “Errautsak” lanaren beste egilea baten, Mikel Zaratainen film labur guztiak ikuseko aukera izango da. Tartean azkena, “The Dream Factory“. Zaratainek irudi finkoak moldatzeko ohitura du, mezu politiko batekin.
Raúl de la Fuente dokumentalistak zinemaldietan ibilbide luzea du. Iaz Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen “I am Haiti” Karibeko herrilde horretan 2013. urtearen amaieran filmatutako dokumentala. Ospe txarrak eta hondamendi naturalek kolpatutako Haitiko usadioak eta ohiturak aurkeztu zituen, ohikoa duen energidun eta ikuspegi baikorradun pertsonaiekin. Hori bai, herrialdeak bizi duen egoeraren salaketa zintzoari utzi gabe. Irailaren 23 eta 24an emango dute; asteazkenean 17:30tan, ostegunean 19:00tan. Egun horietan gainera, Antonio Macarro errealizadore, argazkilari eta diseinatzaile donostiarrak munduko puntu desberdinetan filmatutako “A film: Expedición“ jarriko dute. Hainbat elkarrizketa iturburu bidaia, memoria eta irudiak gaur egun duen esanahiaren inguruan erreflexioa egin du Macarrok.
Eta zikloa bukatzeko egun Kimuak sailean behin eta berriz hautatzen dituzten bi gazte kazetari eta zinegile: Koldo Almandoz donostiarra eta Lander Camarero bilbotarra. Camareroren trilogia, New Yorken filmatutako “A political story“, Iraken sortutako “A serious comedy“ eta hiru kontinenteetan errodatutako “A revenge story“ jarriko dute. Urriaren 7an eta 8an emango dituzte, ostegunean aurkezpenean izango dela bilbotarra. Aste horretan Almandozen 14 film labur eskainiko dira, zine esperimentala eta umoretsuagoak diren piezak nahastuz. Almandozek berak aurkeztuko du urriaren 7ko saioa. Berau 17:30tan izango da. Ostegunean 19:00tik aurrera egingo dute emakizuna.
Please comment with your real name using good manners.