Bero zapa honekin onena hondartzan bainuartzea baina batzuk zine aretoetako aire egokitua nahiago. Hori aitzaki bat izan daiteke. Bestea aste honetako egitaraua. Udako usaina hartzen diogu karteldegiari. Komedia gailentzen da eta film komertzialagoak. Hainbat zinemaldietan arrakasta lortu duten komediak ere badira.
Sundancen estreinatu eta epaimahaiaren saria jaso zuen. Gero Berlinen, Panorama sailean, publikoaren saria lortu zuen “Una Segunda Madre“ komediak. Anna Muylaert zuzendari brasildarrak Val neskamearen istorioa pantailaratu du. Sao Pauloko familia dirudun bat zaintzen du egunero. Eurekin bere semea. Bizitza orekatua du, duela 13 urte familiarren esku utzi zuen alaba agertzen zaion arte. Etorkizun hobeago nahi du alabak. Horrek amaren oreka goitik behera aldatuko du.
Frantzian urte hasieran estreinatu zen Patrice Leconte beteranoak zuzendutako “Une heure de tranquilité” filmak miloi bat sarrera saldu ditu. Orain Euskadi eta Nafarroako zine aretoetan ikusteko aukera dugu besteak beste Frantzian oso ezagunak diren Christian Clavier, Carole Bouquet eta Rossy de Palma antzezle dituen komedia. Espainolez “No Molestar“ izenburua duen pelikulak jazz maitale bat agertzen digu. Merkatu batean diska bitxia lortu du eta etxeratzeko gogoa du, harribitxi hori pakean entzun eta dastatzeko. Baina ingurukoek ez diote lasaitasun ordubete hori emango.
Eta komediekin jarraituz, espioien pelikula klasikoei barre egiten dien filma. Komedian aditua den Paul Feig estabatuarrak idatzi eta zuzendu du “Espías“. Hemen James Bond, Jane bat da. Melissa McCarthy Susan da, CIA agentziako idazkari bat. Jude Law-ek antzezten duen espia desagertu eta beste espioi bati arazoak sortzen zaizkionean, Susanek bere burua eskainiko du desagertutako agentea aurkitzeko.
Aste honetako blockbusterra da zalantzarik gabe. Kalifornian beldur gehien ematen duen hondamendiarekin jokatzen du “San Andrés“ filmak. Izen bera duen failak lurrikara erraldoia sortzeko arriskuarekin bizi da AEBko estatu horrek. Brad Peytonek zuzendu duen honetan hori da abiaburua. San Andres failak Ritcher eskalan 9 graduko lurrikara sortu du. Erreskateko helikoptero bateko pilotoa, Dwayne “The Rock” Johnson aktorea antzezten duena alabaren bila Los Angelesetik San Franciscora abiatuko da. Berarekin emazte ohia. Bidai horretan euren mundua jauziko zaie. Irudi ederrak omen ditu hondamendien pelikula askok bezala. Baina kontatu, gutxi kontatzen omen du.
Please comment with your real name using good manners.