Aitortu behar dizuet kanpoan egon izanak nahastu nau. Ahaztu naiz oraindik ere gure zineklubak gori gorian zeudela. Eta pasaden asteartean FAS zinekluban “Bette Davisen azken agurra” eman zutela pasa zitzaidan. Baina behintzat garaiz heldu naiz hilabete honetarako dituzten beste altxorren berri emateko.
Asteartea honetan Cannesen duela 3 urte ikusteko parada izan eta klasiko zantzuak dituen film ederra emango dute. Familia harremanak azpimarratzen gustua duen Alexander Payne estatubatuarra bere jatorrizko estatura, “Nebraska“ra itzuliko da. Edo hobeto esanda, Nebraskara joan behar du adineko gizon batek. Loterian tokatu omen zaion dirua eskatzera. Burutik ondo ez dabilenez emazteak semeari eskatuko dio zaindu dezala. Eta bion bidaia horretan semeak aita ezagutzeko aukera izango du. Zuri beltzean errodatutako filmak Oscar sarietarako 6 izendapen zituen. Aitarena egiten duen Bruce Dern zoragarri dago eta Canneseko gizonezko aktore onenaren saria jaso zuen.
Datorren asteburuan, Cannesetik pasa ondoren, Toronton eta Donostian ikusteko aukera izan genuen miniserie bat. Bruno Dummontek telebistarako “P’tit Quinquin“ lau ataleko seriea egin zuen. Zine zuzendari ezaguna denez, hainbat zinemaldietan estreinatu da, atalak segidan emanez. Hilaren 16koa Bilbon estrenaldia du.

Hilabeteraren laugarren asteartean, klasiko bat errekuperatuko dute. 1922an Friedrich Wilhelm Murnau zinegile espresionistak zuzendutako “Nosferatu – Eine Symphonie des Grauens“ ezaguna. Bram Stokerren “Dracula” eleberriaren bertsio bat da. Baina eskubideak ez zituztenez, izena aldatu eta pertsonai batzuen izena ere moldatu zituzten. Stokerren oinordekoak dena den auzitara eman eta epaile batek kopiak hondatzea agindu izan lortu zuten. Bilbon geratzen diren kopia gutxieneko bat ikusteko aukera izango dugu. Film mutua denez, pianoa izango du lagun. Javier Pérez de Azpeitiak joko du zuzenean pianoa. Aurkezle berezia Luciano Berritúa zinegile eta historigilea.
Eta hila bukatzeko, saio berezia. Borja Cobeaga zinegile donostiarra izango dute izar nagusia. Donostiako Zinemaldian euskal film onenaren “Irizar Saria” jaso zuen “Negociador“ pelikula eskeiniko dute. Eguiguren eta ETAren arteko negoziaketan oinarritutako filmak abarrotsa sortu zuen. Egigurena egiten duen Ramón Barea zuzendariarekin, Borja Cobeagarekin batera izango da saioa aurkezten. Film luzearen aurretik, Cobeagak zuzendutako “Democracia“film laburra eskeiniko dute.
Please comment with your real name using good manners.