Dokumentalen eta ez-fikzioaren lurretik barna

Ez-fikziozko zinemaren nondik norakoak ezagutzeko aukera ederra dugu aste honetan Donostian. CENTA eskolaren eskutik doako saioa izango da hiru errelizadoreen begirada berezia ezagutzeko. Pablo Iraburu, Maider Oleaga eta Oskar Tejedor zuzendariek fikzioa ez den film bati nola heltzen dioten kontatuko dute, ostegunean, arratsaldeko bostetatik aurrera. Zuatzun PIA edifizioan izango da eta aurretik izena eman beharko da.

“Pura Vida” filmaren zuzendaria, Pablo Iraburu, munduan dauden orma politikoak erretatzen ari da Muros proiektu berrian. Hori egiteko metodologia eta montaian izandako arazoen berri emango du ostegunean. Maider Oleagak berriz bere azken bi proiektuak kontatuko ditu : Bolivian quechua neskato bati egindako jarraipenez burutu duen Esperanza film labur dokumentala eta artista galestar batekin elkarbanatzen ari dituen gutun filmatuak. En Tránsito dokumentala bukatu berri duen Oskar Tejedorrek ideia bat proiektu erakargarria nola bilakatu eta zein praktika okerrak saiestu behar diren aurkeztuko ditu.

Hiruak irailetik aurrera CENTA eskolak martxan jarriko duen master berriaren irakasleak izango dira. Tejedorrek koordinatuko duen Low Cost proiektu audiobisualak garatzeko masterra k erramientak eman nahi dizkio dokumentalen munduan sartu nahi duen edonorri. Audiobisualean esperientza txikia duten ikasleei zuzenduta dago eta proiektu ideia batekin lan egingo dute ikastaroaren hasieratik.

Informazio gehiago nahi duenak eskuragarri du CENTAren helbide elektronikoan: info@escuelacenta.com edo eta 943 307 006

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online