CANNES 68: And the winner is …

KRISTINA ZORITA Cannesetik

Barkatu Oscarren aipua erabiltzen badut. Zehatzagoa izango litzateke “La Palme d’Or est décernée à …“. Baina epaimahai buruak estatubatuarrak, Ethan eta Joel Coen, izanik onartu iezadazue lizentzia. Eurekin batera Guillermo del Toro, Xavier Dolan eta Sophie Marceau zuzendariak egon dira. Jake Gyllenhaal, Rossy de Palma eta Siena Miller aktoreak eta Rokia Traorek osatu dute Sail Ofizialean lehian ziren 20 filmak ikusi eta epaitu dituen epaimahaia. Eta horiekin ezustea iritsi da.

FILM LUZEAK

* Urrezko Palma: DHEEPAN“. Zuz.: Jacques Audiard.

* Sari Nagusia:SAULen SEMEA“. Laszlo Nemes hungariarren lehen filma.

* Zuzendari onenaren Saria: HOU Hsiao-Hsien taiwandarra HILTZAILEA filmagatik.

* Gidoi Onenaren Saria: Michael Franco. CHRONIC filmagatik. Zuz.: Michael Franco mexikarra.

* Emakumezko Aktore Onenaren Saria: Rooney Mara estatubatuarrak CAROL filmagatik eta Emmanuelle Bercot frantziarra MON ROI filmagatik. Ex aequo.

* Gizonezko Aktore Onenaren Saria: Vincent Lindon frantziarra “La Loi du marché”. Zuz.: Stéphane Brizé.

* Epaimahaiaren Saria: Yorgos Lanthimos greziarra THE LOBSTER. Bere lehen filma Caninok “Un Certain Regard” saria jaso zuen.

FILM LABURRAK:

* Urrezko Palma: WAVES’98 Zuz. Ely Dagher libandarra.

Eta azken 3 hamarkadetan hasi berri bati ematen zaio Urrezko Kamara saria “LA TIERRA Y LA SOMBRA“. Zuz.: Cesar Augusto Acevedo kolonbiarra. “Semaine de La Critique”n ikusi zen.

Atzo berriz Donostiako Zinemaldian Zabaltegi moduko saila den Un Certain Regardeko sariak banatu zituen Isabella Rossellinik zuzentzen zuen epaimahaiak.

* Un Certain Regard Saria: HRÚTAR (Ahariak). Zuz.: Grímur Hákonarson islandarra.

* Epaimahaiaren Saria: ZVIZDAN (Bero zapa). Zuz.: Dalibor Matanić kroaziarra.

* Zuzendari Onenaren Saria: Kiyoshi Kurosawa japoniarra KISHIBE NO TABI (Bidaia beste bazterrera) pelikulagatik.

* Un Certain Talent Saria: COMOARA (Altxorra). Zuz.: Corneliu Porumboiu errumaniarra.

* Etorkizuneko Saria: MASAAN. Zuz.: Neeraj Ghaywan indiarra eta ex aequo NAHID. Zuz.: Ida Panahandeh irandarra.

Kroaziak lehian zuen lehen pelikula zen Zvizdan eta Ida Panahandeh Sail Onetan 19 zuzendarien artean zeuden bi emakumeetako bat da.

Hau izan da guztia. Hemendik esan diguten modura: datorren urterarte. A la 69eme.

* * *

PRIX DE L’AVENIR

Ex aequo

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply