KRISTINA ZORITA Cannes
Frantzian maiatza gozo-gozo pasatzen dute. Maiatzaren lehena, maiatzaren zortziko Askapenaren urteurreuna eta Igokunde Osteguna dute. Hiru jai egun hauek aurten hiru zubi ekarri dituzte. Maiatzaren 14ean Igokunde Osteguna izaki, Cannesera jende asko dator, egun pasa edo aukera izanik asteburua pasa, akreditatuta edo txartelik gabe, izarrei bistadizoa ematera. Zinera etorri direnei baina ez die gai gozoak antolatu zinemaldiak. Krisi eta traumei nola egin aurre izan dira nagusi bai Sail Ofizialean bai hortaz gain ikusitako bi pelikuletan.

Azken urtetan modan jarri dira zine munduan girotutako filmak. Sail Ofizialean lehiatu den Nanni Morettik horri helduz emakume zinegile bat baten istoria jarraituko du “Madre Mia“ filmean. Kasu honetan bera ez da protagonista. Morettiren alter ego-a Margherita Buy da. Berak jokatzen du Margherita zinegilea, greba baten inguruan filma egiten duen bitartean ama hiltzorian du. Horrek lanean eta bizitzan zalantzak sortuko dizkio. Morettik Margheritaren anaiaren papera hartu du.
Amaren heriotza lasai hartu duen gizona. Gauzak okertzeko Hollywoodetik, bazterrak nahasten, nagusia etorriko zaio. John Tutturrok egiten duen papera. Pelikula gustagarri horietakoa, sinpatikoa, baina kritika bete ez duena. Gauzak ez badira aldatzen, abenduan izango dugu Ipar Euskal Herriko zine aretoetan.
Eta kritikak Gus Van Santen azkena nola hartu duen ikusita, sortzen zaidan galdera da, Canneseko zinemaldiak Hollywoodeko izarrak erakarteko beste zinemaldiek egiten duten modura egin behar ote duen. Txistuak entzun ziren atzoko prentsarako emakizunean eta hainbat mediok gaur estan zuten lehian dagoen “Sea of Trees“ Van Santen pelikula txarrena dela. Filmak Matthew McConaugheyk jokatzen duen irakasle bat jarraituko du. Emakumearen heriotza ezin gaindituz, Japoniara suiziden basora joango da bere buruaz beste egitera. Baina bertan dagoela bere egoera berean dagoen japoniar bat topatu eta hura salbatzera ekingo dio. Tartean Naomi Wattsek jokatzen duen emaztearekin duen harremana ikusiko dugu flashean. Bi gizonak bezala, filma galduta dago. Edo agian hobe, telefilm itxura duen pelikula da hasieratik. Tristea benetan, Gus Van Sant estatubatuarrak 2003an Canneseko Urrezko Palmondoa lortu zuen “Elephant” filmagatik. Hau bere bosgarren partehartzea zuen. Frantziako areto komertzialetan irailean estrenatu behar zuten.
Telefilm itxura eta izar erakartzailea hartu diot ere “Maryland“ filmari. Ingelesez “Disorder” (Nahasmena) izenburua duen filma “Un Certain Regard” sailean lehiatzen da. Matthias Schoenaerts Vincent da, Afghanistanen soldadu ibili ondoren, trauma gainditu ezinik dagoen gizona. Bizkarzain joango da “Maryland” deritzan arma trafikatzaile baten etxera joango da. Trafikatzailearen emaztea, Diana Krugger, eta umea zaindu behar ditu. Baina trafikatzaileak arazoak omen ditu. Eta misioa konplikatzen doa. Alice Winecour zuzendariak gerraren traumari heldu nahi omen zioen. Zoritxarrez film berri honek ez du bere aurrekoaren, “Augustine”n indar bera.

Eta aitortu behar dizuet, asko dibertitu naizela goizeko lehenarekin. Estreinekoz Cannesen, Fernando Leon de Aranoak ingelesez filmatu duen lehena, “A perfect day“, ikusteko aukera izan dugu “La Quinzaine de Realistaeurs” sailean. Giza laguntzaile ohi baten, Paula Fariasen “Dejarse llover” liburua du oinarri filmak. Bertan Balkanetako gerran giza laguntzaile talde bat jarraituko du 36 orduz. Baina ironiaz eta umorez bete du berez trajikoa den egoera bat. Balkanetako umoreak Aranoaren umorearekin egin du bat. Izenburuak Lou Reed-en abesti bat ekarriko du gogora, baina azken tituluekin batera, Lou Reeden beste kanta bat entzungo du. Musika indar asko du. Emakizunean par asko izan dira eta azkenean txalo asko. Agian “Barrio” edo “Los Lunes al Sol”en indarra faltako zaio baina nik gustura ikusi ditu Benicio del Toro, Tim Robbins, Mélanie Thierry eta Olga Kurylenkok jokatzen duten giza laguntzaileen pasadizoak.
Eta ironia Miguel Gomesek ekarri du gaur gurera. Kritiko guztien ikusi beharreko zerrendetan zegoen Gomesen azkena, “As Mil e uma Noites“. Hiru ataletan emango da eta gaur lehena eman dute “La Quinzaine des Realisateur“en. Sherezadereren erara, Portugaleko krisia “Mila eta bat ipuinetan” kontatuko zuela “Tabu” filmaren zinegileak. Baina 2013ko abendua eta 2014ko azaroan artean, austeritate plana eta horrek sortutako pobrezia era zoragarri batean kontatuko du. Ironiaz beterik, krisi horren erruduntzat joatzen den troikari, politikoei, etabarri barre eginez. Aurkezpenean, Gomesek esan du, austeritate plana salatu nahi zuen baina era batean fantasiazko film batean emanez. Lortu du. Baina ohartu behar dizuet: Gomesen lana ez da erraza. Hainbat uneetan dokumental irudia du: ontziolako langileen kaleratzeak, portugaldar batzuen asmatzeko duten duitasuna, … Hori erretatzea erabaki du Gomes zuzendari konpromititua.
Bihar Sail Ofizialean Frantziako kuota, lehian dagoen bi emakumeetatik lehena, Maiween, eta askok itxoiten duten Todd Haynes eta Cate Blancett.
Please comment with your real name using good manners.