Maiatzaren 6an 100 urte beteko dira zinemak eman duen egilerik haundienetako jaio zela. Zuzendari, aktore eta gidoilari ezaguna izan zen Orson Welles. Ama pianojole eta aita asmatzailea izan zituen. Horregatik agian txikitatik magia, pianoa eta margoa menperatzen zituen Orsonek. Horri gehiatu behar zaizkio aitarekin munduan zehar egindako bidaiak. Guztia ibilbidean nabaritzen dela agian esan daiteke. Ibilbide hori ganoraz ezagutzeko aukera emango digu Bilboko Zinematekak.
Gaur hasi eta ekainaren hasiera bitartean zine eta telebistarako egindako luze eta laburrak eta bere lanaren inguruan egindako dokumentalak programatu dira. Eta asteko, duela gutxi, Italian aurkitu zen Wellesen lehenengoetako lan profesionala, 1938an filmatu zuen “Too Much Johnson” emango dute. Gero François Reichenbach eta Frédéric Rossif zuzendariek 1969an filmatutako “Portrait of Orson Welles“ dokumentala emango dute. Orson Welles zinegilea eta Orson Welles gizona alderatu zituzten.

Zikloa zabaltzeko, gaur ere, bere lehen luzea eta agian film ezagunena pantailaratuko dute: “Citizen Kane“. William Randolph Hearst prentsa magnatean oinarritua omen dago. 26 urte zituen pelikula idatzi, antzeztu eta zuzendu zuenean. Gidoi onenaren Oscar saria eskuratu zuen. Ohorezkoaz gain, jaso zuen Oscar bakarra. Saio honen aurretik bere lehen laburra ere, “The Hearts of Age“ emango dute.
Wellesek asko maite zituen Shakeaspeare eta Cervantes. Agian horregatik antzerkigile ingelesaren hiru lan zinemarako egokitu zituen. Horietatik bi ikusiko dira Bilbon. 1948an “Macbeth“ zuzendu zuen. Wellesek berak egiten du emazteak bultzatuta errege bilakatzen den noble eskoziarrarena. Lau urte beranduago “Othello“ antzeztu eta zuzendu zuen. Emazte eder batekin ezkonduta dagoen Veneziako mairu jeloskorraren istorioa da.
“Citizen Kane” pelikulak gogoratzen den hasiera horietakoa du. Baita 1958an zuzendu zuen “Touch of Evil“ (Sed de Mal) filmak ere. Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugan lan egiten duen mexikar polizia baten istorioak zinemaren historian arrastoa utzi duen hasierako sekuentzia, plano sekuentzia du. Askok ere gogoan dute “The Lady from Shangai“n ispiluen sekuentzia. 1947an filmatutako pelikula hori oraindik emaztea zuen Rita Hayworthekin antzeztu zuen. “Gilda“ren ilegorria tintatu eta moztu arazi zuen.
Gaur hasi eta ekainaren 4ean bukatu den zikloa pelikula hauek ditu:
* TOO MUCH JOHSON (1938)
* PORTRAIT OF ORSON WELLES (1969)
– Apirilak 29: 18:00
– Apirilak 30: 20:00
* CITIZEN KANE (1941)
* THE HEARTS OF AGE (1934)
– Apirilak 29: 19:30
– Apirilak 30: 17:30
* THE MAGNIFICENT AMBERSONS (1942)
– Maiatzak 6: 18:00
– Maiatzak 7: 20:00
* THE STRANGER (1946)
– Maiatzak 6: 20:00
– Maiatzak 7: 18:00
* MACBETH (1948)
– Maiatzak 13: 18:00
– Maiatzak 14: 20:00
* THE LADY FROM SHANGAI (1948)
– Maiatzak 13: 20:00
– Maiatzak 14: 18:00
* THE TRAGEDY OF OTHELLO, THE MOOR OF VENICE (1952)
– Maiatzak 20: 18:00
– Maiatzak 21: 20:00
* CONFIDENTIAL REPORT (1955)
– Maiatzak 20: 20:00
– Maiatzak 21: 18:00
* TOUCH OF EVIL (1958)
– Maiatzak 27: 17:30
– Maiatzak 28: 20:00
* LE PROCÈS (1962)
– Maiatzak 27: 19:45
– Maiatzak 28: 17:30
* VÉRITES ET MENSONGES AKA F FOR FAKE (1973)
– Ekainak 3: 18:00
– Ekainak 4: 20:00
* THE INMORTAL STORY (1966)
– Ekainak 3: 20:00
– Ekainak 4: 18:00
Please comment with your real name using good manners.