Hainbat zine aretotan karteldegia goitik behera aldatzeko aukera dago aste honetako estrenaldiekin. Hamabi dira aste honetan Espainian estreinatzen diren filmak. Hamabi horietatik aukeraketa egin dugu guk.
Duela bi urte “Alaba Zintzoa” pantailaratu ondoren, Javier Rebollo beteranoak eta Alvar Gordejuela gazteak elkarrekin zuzendu duten film berria estreinatzen dute ostiral honetan. Euskaraz filmatutako thriller, film luze poliziakoa da “Txarriboda“. Anbizio handiko Fran enpresari gazteak emaztea “akatzea” erabakitzen du bere egoera erosoa galtzeko arriskutan ikusten baitu. Baina serieko hiltzaileetan espezializatutako Klara poliziak egingo dio aurre. Arrazoi oso pertsonalak ditu emakumeen hiltzaileen atzetik joateko Klarak. Protagonista nagusi Itziar Atienza dugu, enpresariaren eta emaztearen paperean, Mikel Losada eta Aitziber Garmendia daude. Alvar Gordejuela berak ere papera du aurreko filmean bezala.
Canneseko azken zinemaldian kritikoak erdibitu zituen Naomi Kawaseren azken lanak. Askok, tartean José Luis Rebordinosek, Donostiako zinemaldiako zuzendariak ere, maitatu genuen. Eta horregatik eta Luis Miñarro ekoizle katalanaren ekoizpena zela, “Futatsume no mado” (Aguas Tranquilas) Donostiako zinemaldian izan genuen. Japoniar artxipielagoko uharte bateko biztanleek naturarekin erlizio berezia dute. Testuinguru horretan, uretan gorpu bat aurkituko du nerabe batek eta neska lagun baten laguntzaz nor eta zergatik ondoratu den jakin nahiko du. Maitasun, bizitza eta heriotzaren zikloak ezagutuz elkarrekin helduak egingo dira. Donostiako Trueban jatorriko bertsioan ikusteko aukera izango da.
Donostian eta Bilbon, “La casa del tejado rojo“ japoniarraz azpitituluekin entzuteko parada izango dugu. Duela bi urte “Una familia de Tokio” zuzendu ondoren, Yôji Yamada zuzendari japoniarrak beste drama bat ekarriko digu gure pantailetara. II Mundu Gerra aurretik girotuta, neskame baten historioa ezagutuko dugu emakumeak berak idatzitako egunkariari esker. Tartean amodio istorioa eta garai hartako erradiografia ezagutzeko parada izango dugu. Haru Kuroki aktoreak emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Hartza jaso zuen iazko Berlinalen.
“El Capital Humano” (Il Capitale umano) filmak Italiako Oscarra, Donatello saria, eta Tribeca zinemaldian emakumezko aktore onenaren saria eskuratu dizkio Valeria Bruni Tedeschiri. Beste sei Donatello iruditxo eskuratu zituen Paolo Virzik zuzendutako filmak. Pelikula Gabon bezperan hasiko da, luxuzko auto batek txirrindulari bat gainetik pasatzen duenean. Pasarte horri esker bi familien bizitza goitik behera aldatuko da. Kritika dionez thriller hau italiar gizartearen erretratu ederra da.
Berriro bat egin dute Gracia Querejetak eta Maribel Verduk. Hirugarren aldiz bere lehen Goya lortzen lagun zion zuzendariaren eskuetan jarri da aktorea “Felices 140” filmean. Verdu 40 urte bete behar dituen emakumea da. Lau hamarkada horiek ospatzeko familia eta lagunak batzartuko ditu etxalde batean. Eta ezustean, dena aldrabestuko duen berria ematen die: 140 miloi irabazi dituela Euromillones-ean. Querejetak dioenez Carlos Sauraren “Mamá cumple 100 años” filma gogoan izan zuen gidoia idatzi zuenean. Egun Espainian dauden aktore onenetakoak batzartu ditu bere zortzigarren filmean.
Hamabi estrenaldien artean, estatubatuar komedia ere ez da falta. Johnny Depp “Mortdecai“ da, margo baten bila mundutik bidaiatuko den arte salerosle bitxia da. Nazien kontu korronte ahaztu bat topatu nahi du margo horretan. Gwyneth Paltrowek gorpuzten duen emazteari, espioi errusiarrei eta britaniar Mi5 zerbitzu sekretuari ihes egiten die. Urtarrilean Estatu Batuetan kaleratutako film honek oso kritika txarrak jaso ditu. Baina parrak bota eta Deep, Paltrow, Ewan McGregor eta Jeff Goldblum ikusteko aukera ematen digu.
Please comment with your real name using good manners.