Ez da erraza Mikel Zatarain (Donostia 1983) zinegileren filmak ikustea. Bruselako Zinemaldian lehen lana, “Lanbroa“, aurkeztu eta horri esker Berlinaleko Talent Housen parte hartu badu ere, hemen, zinemaldi gutxi batzutan programatu dute. Besterik ez. “Film arraroak dira, horregatik ez dituzte programatzen“, dio erdi irripartsu . Bere lana ez-fikzioa da. Erdi halabeharrez “ditudan medioak behartuta”, erdi maite duelako. Azken hilabeteeton maizago ikusteko aukera izan dugu. Duela gutxi ez-fikziozko erreferentziazko webgunean “Márgenes“ webgunean lehioa zabaldu diote. Zatarain gustora “orain arte ertzaren ertz baten banengoen, orain ertz barruan nago, erdialderuntz mugitzen” dio erdi ironiko. Horrez gain Bilboko “Loraldian“ lehen lana programatu behar dute eta azkena, “The Dream Factory“ Gipuzkoan Aste Santu honetan egin den LUPA dokumentalen mostran estreinatu da.
Andoaingo ESCIVIn errealizazioa eta Bartzelonan zine zuzendaritza eta sormen dokumentala ikasi ondoren, “Lanbroa“ egin zuen Zaratainek. “Zine paisaia da filma, narratiba soinuaren bitartez doa“, laburtzen digu. “P2 kamara bat genuen eta baserriaren inguruko ikerketa antropologikoa egin nahi nuen. Zazpi ordu errodatu eta 40 minutuko gauza bat editatu nuen, baina ez zuen funtzionatzen“, adierazi digu. “Masterrean Guerinek Kiarostamiren film baten pasartea jarri eta irudi hori buruan, bost minutuko filma egin nuen“, bukatzen du. Lehen filme hura Iruñeako Punto de Vistan estrenatu zuten. “Bi urtez publiko modura joanda nintzen. Lehen urtean zine estrukturalistaren maisuaren, James Benning-en atzerabegirakoa jarri zuten” dio aurpegian mirespena agertzen duela. “Beraz han programatua izatea itzela izan zen” dio.
Gero Berlineko familia baten argazkiekin “Aztarnak” erdi metraia filmatu zuen. “Zine entsaiu” hura Bilboko ZINEBIn programatu zuten. Bertan etika eta politika nahasten dira. Familia baten ohiko irudia ematen du, baina iragana eta oraina nahasita daude, “nazismoa eta egungo isiltasun konplizea“. Hurrengo urtean, “Branka“ erdi metraian, “Aztarna”ren irudiaren etika “Lanbroa”ren poetikarekin nahastu ditu “istiluaz, ETAz, ezker abertzaleaz, … hitzegiteko“. Lanak pentsaraztea behartzen du. Ohiko irudietatik ihes egiten du. “ETA edo edozein gertakariaz hitzegiten badugu ohiko narratibarekin kontatu ezkero ez dugu benetan pentsatzen. Lanera zoazenean bezala, ohiko bidetik ez diozu inguruari erreparatzen. Baina beste bide bat hartu ezkero, erneago, adiago zoaz” argitzen digu.
Azken lana “The Dream Factory“ filma egiteko “beste irudia bihurketa” egitea erabaki du. “Honetan ere paisai plano bakarra dago eta soinuaren bitartez doa kontakizuna. Irudi bakar baten “collage”, hainbat teknika digitalen bidez, koloreak, formak, … atereaz” dio. “Proiektua sortu zen Galizako ekoizle eta progamatzaile baten, Martin Pawleyren proposamen bati tiraka” dio. “Nimbos“ liburua eman zion “eta hortik poema bat eta poema horretatik esaldi bat hartu behar nuen. Horri tiraka, proiektua handitzen joan zen eta 20 minutuko gauza” atera zaio. Hernaniko papertegi bateko kebidea filmatu eta Irailaren 11eko soinuak gehitu dizkio. “Heriotza, mina, irailaren 11ean zuzenean ikusi genuen heriotzen inguruko poema lisergikoa da” dio. “Papertegitik kea dario, zuribeltzean jarri ezkero Irailak 11 bilakatzen da” azpimarratzen du. Baina onartu du ikusle bakoitzak bere begirada duela. “Peruko kazetari batentzat kapitalismoaren kritika da” dio “politena da bakoitzak bere esperientziaren bitartez dauden hutsuneak betetzea” gehitu du.
Orain Donostiako zinemaldiak eta Tabakalerak sortutako “Ikusmira Berriak” ekimenerako zerbait prestatu nahi du. “Espainiako <
Please comment with your real name using good manners.