Egun ez-fikzioa deritzan zinemaren alorra erakutsi ei du Aste Santuro, zazpi urtetan, LUPA mostrak. Aurten, 8. edizioan, berrituta dator. Inoiz baino edizio osatuenean, euskal zinegile gazteen filmak, espainiako ez-fikziozko zinegileen adibide berrienak eta Galiziako “novo cinema”ren zikloa gerturatuko dizkigute. Apirialren 2tik 4ra, Donostiako Guardetxen eta San Telmon eta Errenteriako Mikelazulon, izango dira saioak, doan.
Guztira 22 dokumental ikusi ahal izango ditugu, film labur eta luzeen artean. Horien artean, aipatzekoa da euskal belaunaldi gazten partehartzea. 32 eta 25 urte artean duten zinegileen lanak emango dira: esaterako, Mikel Zaratainen lan berriena, “The Dream Factory“, internetez kanpoko estrenaldia izango du ostiralean Errenteriako Mikelazulo elkartean. Larunbatean berriz, Donostiako Guardetxen, Aitor Gametxoren “Soinu galduaren bila“, Igone Arreitunandiaren “Ein Land“ eta hiruek parte hartutako “Errautsak“ film kolektiboa emango dute.

Bestalde, gaur egun estatuko ez-fikzioaren adibide berrienak ikusteko aukera izango dugu, kasu askotan lehenego aldiz. Marcos M. Merinok 2012an Asturiaseko mehategietan izandako greba kontatu du “Remine“ luzean. Hainbat zinemaldietan eta besteak beste, Biarritzeko FIPAn aurkeztu ondoren, Truebako Ostegunetan eman zuen. Orain Errenterian doan ikusteko aukera izango dugu larunbatean. Pilar Monsellek film intimagoa egin du “África 815” dokumentalean. Aita Saharako espainiar kolonian izan zuen eta bertan idatzitako egutegiei esker, bere paradisu galduaren bila doa. Igandean Guardatxen bidai horren berri izango dugu.
Remine. Zuz.: Marcos M. Merino
Bestalde ziklo berria izango dute edizio honetan. Novo Cinema Galego izendatu ohi da Galizian bizi den zine loraldia. Hor sartzen dira, besteak beste, Lois Patiño, Locarnon saria jaso zuena “Costa da Morte” filmagatik, Xisela Franco, edo Sevillan jaio baina Galizian bizi den Carlos Alvarez-Ossorio antzerkigile eta zinegilea.Hauen eta beste batzuren azken lanak ikusteko aukera izango da “Loopa: Galizia sutan“ ziklopean. Eta ikusi gainera, LUPAren aurtengo areto berria izango den San Telmon, ikusteko aukera izango da.
Hortaz gain, azken urteetan sartu duten “LUPITA“ saila, Errenteriako Orereta ikastolako haurrei zuzendua edo proiektua bukatu ez dutenek izan dezaketen laguntza eskola. Aukera ederra beraz beste zine batera hurbiltzeko jai egun hauetan.
Please comment with your real name using good manners.