Ion de Sosa “Sueñan los Androides” Berlinen aurkeztu ondoren orain Donostian

Sevillan estrenatu eta Márgenes zinemalditik pasa ondoren, Ion de Sosa urnietarraren bigarren luzeak, Sueñan los Androides film experimentalak, Berlinen izan zuen nazioarteko estrenaldia. Berlinaleko “Forum” sailean parte hartu zuen, kritika eta publikoaren arrakasta handiarekin. Gaur Donostian, “Truebako Ostegunetan” aurkeztuko dute pelikula De Sosak berak eta Jorge Gil gidoilariak. Pelikularen zuzendari, ekoizle eta gidoilaria den Ion de Sosa azken 8 urteetan Berlinen bizi da. Guk Berlinalen egin genion elkarrizketa.

"Sueñan Los Androides". Zuzendaria: Ion de Sosa

Ion de Sosa Phillip K. Dick idazlearen “Do Androids Dream of Electric Sheep? (Androideek ardi elektrikoekin amesten dute?) eleberrian oinarritu da. Cyber punk generoko liburua Ridley Scottek libreki moldatu zuen “Blade Runner” filma egiteko. De Sosak fidelago eusten dio: eleberrian bezala, hemen androideen ehiztariak luxuzko objetua bilakatu den ardi bat nahi du. 2052an girotu du De Sosak Benidormen errodatu duen filma.

– Zergatik Benidorm?

Benidormek 1960eneko hamarkadan Espainian eraki ziren lehen etxe-orratzak ditu eta aldi berean, gaur eguneko arkitektura futurista. Adibidez, Europan eraiki nahi diren etxebizitza altuenak egiten ari ziren guk errodatu genuenean. Oso itxura berezia du. Munduko edozein hiri izan liteke, Dubai edo Hong Kong. Gainera denborazkanpokoa da eta horrek laguntzen zigun“.

– Indefinizio hori ere pertsonaiekin ikusten da, ezta?

Bai. Gure “Blade Runner”ra detektibea denik ere ez dugu esaten. Beharrezkoa ez zen informazioa baino ez dugu ematen. Ez dakigu bere detektibea den edo ez, edo eta besteak androideak diren edo. Bakarrik ardi bat izatea desiatzen duela. Ez dakigu ere androideak hiltzeagatik ordainsaria jasotzen duen, ardia erosteko balioko diona“.

– Eta bestaldean gu bezalako pertsonaiak daude?

Pertsonai empatikoak. Familia bat dugu, bikote bat ume batekin. Emakumeak ardura erlijosoak ditu. Bestetik, gay bat dauka, lurran zoriontsu dela esaten duena, onartu dutela esaten duena. Eta gizakia izan beharko luken gure detektibea hotzagoa da, gizatasun gutxi duena, kontrapuntoa jartzen du“.

Scotten pelikularen alderatzea sahiestezina da …

Hemen ez dago euririk, eguzkia baizik. Thriller generoari heltzeko beste modua, goibeltsu eta iluna izatetik argitsua izatera. Horrek misterioa kendu beharko lioke, baina generoaren arauak puskatuz artegatasunean sakontzen dugu“.

– Zergatik 16 mm-tako formatua?

Euskarria maite dut: egitura organikoagoa eskaintzen du eta maite ditudan koloreak. Gainera futurista den proiektu honetan aproposa iruditzen zitzaidan. Nire kamara digitalean grabatzen badut gaur egunekoa ematen du. Baina retrofuturismoa itxura eman nahi diogu, 16 milimetroko formatuak jendeak gaur egunetik “alde egitea” ahalbideratzen digu. Retrofuturismo horretara joatea laguntzen digu. Horrela ikuslea harrapatuko dugu“.

– Eta horretan laguntzen du esaterako “ardi batek 4 miloi pezeta kostatzen duela” esateak, alegia pezetak erabiltzea?

Bai pezetarena keinu, txiste bat da. Etorkizunean Europako Batasunik ez dagoela esango nahiko balu bezala. Edo eta, euro aurretik girotuta balego bezala. Etorkizuna edo iragana izan liteke“.

– Alemania eta Espainia arteko koprodukzioa omen da …

Nik Luis López Carrasco “El Fúturo” pelikulan dirua jarri nuen. Eta ordainean, Luisek nirean jarri du. Gainera Berlineko erregioaren diru laguntza jaso dugu, 20.000 euro, pelikula experimentalentzat dagoen dirulaguntza. Horrekin diruaren material eta bidai gastuak ordaindu ditugu. Baina hemendik aurrera finantziazio bide ohikoei heldu nahi diegu, denentzat soldata ordaintzeko“.

Ikusi nahi duena aukera gaur du Donostiako Trueba zine aretoetan, 21:30tan. Han izango dira Jorge Gil Munarriz gidoilariak eta Ion de Sosa berak pelikula aurkezten eta ondoren, galdereei erantzuten.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online