FAS zineklubean frantses asko entzungo da martxoan

Bost astearte, bost aukera ezberdin zinemaz disfrutatzeko CineclubFASen martxoko egitarauan. Besteak beste, frantsesez errodatutako bi film ospetsu izango dira ikusgai.

Hasteko, gaur bertan, proposamen arriskutsua. Espainian zine alternatiboa egiten duen “Colectivo Los Hijos” taldeko kidea da Luis López Carrasco zuzendaria. Honen lehen luzea El Futuro(Etorkizuna) ikusteko aukera izango dugu Bilbon, Donostian “Truebako Ostegunetan” erakutsi ondoren. Film politikoa da. 1982ko hauteskundeetan PSOEren garaipenaren ondoren, Madrilen festan ari da gazte talde bat. 1981ko Estatu Kolpea urrun omen dago. Saioa aurkezten Luis López Carrasco bera izango da. Aurretik Asier Altunaren Soroa film laburra emango dute.

Iazko César sarietan, Frantziako zinema akademiaren sarietan, garaile absolutoa izan zen filma jarriko dute datorren asteartean. Les Garçons et Guillaume, à tablefilmak bost sari jaso zituen besteak beste garrantzitsuenak: pelikula onena, aktore onena, gidoi onena, … bostetatik lau Guillaume Galliane aktore, gidoilari eta zuzendariak jaso zituen. Gallianek aurretik antzerkirako idatzitako lana filmean bihurtu zuen. Istorio autografikoa. Alabik izan ez duen emakume batek bere hirugarren semea, Guillaume, neskatzat joko du. Semea/alabarena eta amarena aldi berean egiten du Gallianek. Film honen aurretik Irudi Mintzatuen Hiztegi Poetikoa film laburra emango dute. Saioa Frantziako Instituaren laguntzarekin egingo dute.

Aurreko filmak partehartze belgikarra badu, martxoaren 17koa belgikarra da guztiz. Dardanne anai ezagunen Deux Jours, Une Nuit Canneseko zinemaldian estreinatu zen. Gero Valladolideko Seminci zinemaldia zabaldu zuen. Marion Cotillard lana galdu behar duen emakumea da. Aukera bakarra du: asteburuan lankideak konbentzitu behar ditu euren soldataren parte baten truke emakumea lanean jarraitzearen alde bozka eman dezatela. Gizateriaren aurpegi ederrena eta gaiztoena ikusteko aukera ematen du filmak. «Mugarik gabeko Ekonomilariak» eta «Ekonomisten Euskal Elkargoa»-rekin elkarlanean egingo den saioa da.

Atom Egoyanekin eta Isabel Coixetekin lan egin ondoren, Sarah Polley aktore kanadiarrak bere lehen film luzea zuzendu zuen 2006an. “Away from Her” (Lejos de Ella) filmak Oscarretako izendapena eskuratu zion egokitutako gidoia sailean. Bilbon martxoaren 24ean ikusiko duguna Polleyren lehen dokumentala da: Stories We Tell. Bertan Polleyk kontaketa autografikoa egingo du. Senitartekoak elkarrizketatu eta etxeko irudietan oinarrituta egi konplexu, gatazkatsu eta kontraesankorrak agerian jarriko ditu. Senide hurbilenek iraganean bizi izan zituzten bizipen mingarriak plazaratuko ditu Polleyk. Filma Veneziako zinemaldian estreinatu zen 2012an. David Ontoriaren gidaritzapean egingo da emankizuna.

Hilabetea bukatzeko, hilabetearen azken egunean, Portugalen jaio zen taldekako filma. Centro Histórico filma zuzendarien laukote paregabeak egin du: hilabete batzutan Portugalen bizi den Aki Kaurismäki finlandiarra, Victor Erice donostiarra eta Manuel de Oliveira eta Pedro Costa portugaldarrak. Portugal iparraldeko hiri batean, Guimarães-en kokatu dute pelikula. Laurok era poetiko batean kontatzen dute nola joan garen industri kapitalismo batetik finantza kapitalismo batera eta ondorioz langabezira. Iñaki Ochoa de Echagüenek aurkeztuko du saioa.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online