Martxoa otsaila bezain euritsu badator, aitzaki ederra izango dugu astelehenero Donostiako Gros auzora, Truebara joateko. Joan eta Kresala zineklubak eskainiko duen egitarauaz disfrutatzeko. Berri izan den gaia bati tirataka iaz egindako film batekin hasi eta 1920an filmatuko klasiko batekin bukatuko dute martxoa.
Siriako gerra latzak egunkarien azalak astindu ditu hilabete batzutan. Baina medioek gerra edo istilu berri baten egarri, alde batera utzi dute horko basakeria azken boladan. Parisen erbesteratua dagoen Ossama Mohammed damu da Siriatik hain urrun egoteaz, bere herri odolesten den bitartean. Internetez Homsen bizi den Wiam Bedirxan kurduak “zer filmatuko zenuke?” galdetzen dio eta horri erantzunez sortu dute “Silvered Water, Syria Self-Portrait“ (Frantzian “Eau Argentée”) dokumentala. Youtuben eskegitako bideoekin egindako muntaia. Cannes estreinatu eta zinemaldien zirkutua egin du. Espainian oso areto gutxitan estreinatu berri da. Donostian azkenean Kresalan ikusteko aukera izango dugu.
Cannesen, Un Certain Regard sail paraleloan, ere iaz izan zuen bere estrenaldia “Amour Fou“ koprodukzioak. Jessica Hausner austriar emakume zinegileak amodio erromantikoa bat idatzi eta filmatu du. Poeta gazte batek bere buruaz beste egin nahi du, erromantizismoaren gailurrera iritsiz. Baina lehengusinak ez du berarekin hil nahi. Biktima enpresari baten emazte aspertua izango da. Martxoaren 9an emango dute, emakumearen nazioarteko egunaren ostean.
Martxoaren hirugarren astelehenean Kresalakoek euskal film bat dakarkigute. Iaz errodatu zen “Bingen“ komedia. Emazteak arte garaikidea maite duenez, margotzeko atalkako ikastaroa erosiko du Bingenek, Norak maite dituen artista horiek baino hobeto margotzeko. Ander Odriozolaren lehen film luzea da. Berak idatzi eta ekoiztu du gainera. Euren webgunean sartuta hau diote “12 egunetan grabatua izan da Bingen, ekipo tekniko gabe, kokapen naturalak erabiliz eta argiztapen osagarririk gabe. Argazki kamera txiki bat, gidoia, eta kameran jarritako mikro batekin baino ez. Dogma95, “The Office” eta “El jefe de todo esto”-ren aireak dituen pelikula dela diote ikusi duten batzuk, baina argi dagoena behintzat, euskaraz egindako film freskoenetakoa badela“. Hori argitzeko aukera martxoaren 16an.
Eta abarrotsa handia sortu duen pelikula programatu dute hilaren laugarren astelehenerako. “Ciutat Morta“ dokumentalak doako publizitatea lortu zuen epaile batek hainbat pasarte debekatu zituenean. Pelikulan Xavier Artigas eta Xapo Ortega zuzendariek zinema baten okupazioatik hasi dute euren kontakizuna. 2013an utzitako zine aretoa 800 bat lagunek hartu eta neska baten izena eman zioten. Neska horrek bere buruaz beste egin zuen 2011ean, ustelkeria kasu bat tarteko. Kasu hori jakin arazi nahi dute dokumentalarekin. Martxoaren 23an emango du Kresalak.
Eta hila bukatzeko 1920ra joango gara, zine mutuaren, zine historiaren altxor baten bila. Lehen film espresionistatzat jotzen den “El Gabinete del Doctor Caligari“ emango dute martxoaren 30an. Caligari doktorearen kontsultan, lotan hitzegin eta mugitzen den Cesarek etorkizuna asmatzen omen du. Francisen lagunari, Alaini, egusentia baino lehenago hilko dela esango dio. Horrela gertatzen denean Francisek somatzen du Cesare izan dela hiltzailea. Gero Francisen emaztegaiari, Janeri, eraso nahiko dio Cesarek. Metropolis zuzendu zuen Fritz Langek zuzendu behar zuen baina beste proiektu batean sartu eta Robert Wienek zuzendu zuen hau. Zuribeltzeko filma proiektatzen duten bitartean, Reykjavik 606 taldea arituko da.
Guztiak esan bezala, Trueban, 19:30tik aurrera.
G
Please comment with your real name using good manners.