Donostian zinea ikusteko erakundeetik at bultzatutako ekimen ugari sortu dira azken hilabeteetan. Azkena,“BANG BANG ZINEMA”, zine bikoitzaren aldeko apustuak estrenaldia du larunbat honetan. Etxean nahi zituzten pelikulak ikustera ta farrak egitera biltzen ziren lagun batzuek izan zuten ideia. Eta horietatik bostek ekintzara pasa dira orain. Etxeko sofatik Donostiako Antzoki Zaharrera.
Ahal duten publiko zabalenari iristea da euren helburua. “Ez diogu inorri zine eskola eman nahi, ikusi behar diren pelikulak zeintzuk diren esanez“, dio Patxi Presa, bozemale lana egiten ari den kideak. “Proiektua oso apala da: zine bikoitzeko saioak berreskuratzea” gehitzen du. Izan ere proiektu honetan sartutako bostek, adinagatik, garai horiek bizi izan zituzten. Donostian itxita dagoen “Bellas Arteseko saio bikoitz horiez, galeriaz eta zoruan horko ostikoez” oroitzen da Presa.
Garai hartako izpiritu ganberro hura berreskuratu nahi dute. Horretarako Antzoki Zaharreko taberna zabalik izango dute. “Zure garagardoa aulkira eramateko aukera izango duzu eta edariarekin palomitak doan izango duzu” dio. Eta saioen ondoren festak antolatu nahi dituzte. Izan ere, etxean Blu-ray, DVD, eta streaming ikustea ohitura dagoen garaian, zinea retira bueltatu eta “zinea maite duen komunitatea eta esperientzia aktiboa” sortu nahi dute.
Eta proiektua zabaltzeko 1980. hamarkadako bi akzio film hautatu dituzte, “gizonezkoen edo” pelilkulak. “Horrela suertatu da, ez da ohitura izango” argitzen digu Presak. Lehena zientzia fikziozko “Aliens” da, monstruo extralurtarraren sagan bigarrena eta adituen esanetan onena. 1986an James Cameron zuzendu eta aurrekoa bezala Sigourney Weaverek antzeztu zuena. Ondoren emango dena bi urte geroago Bruce Willis izar bilakatu zuen “Die Hard“ edo espainolez “La Jungla del Cristal” bezala ezagutzen dena.
Konplizitateen proiektu honetan trailerraren egilea, Aritz Moreno, kartelarena, Jorge Martín eta Josemi Beltrán Donostia Kulturako zine unitatearen burua gogoan izan dituzte antolatzaileek, “beste askoren artean”. Bi hilabetero behin izango da. Lehena larubat honetan, bigarrena urtarrilaren 24ean, martxoaren 28ean hirugarrena eta ikasturteko azkena, maiatzaren 30ean. Saioa 19.30tan hasiko da.
Please comment with your real name using good manners.