Zine programazio berezitua eskaintzearren, Donostiako SADE enpresak iaz “Truebako ostegunak” deritzan ekimena sortu zuen. Gai baten inguruan edo ezezaguna den pelikula bat ezagutzera eman eta bere sortzailearekin elkarrizketa sortu nahi zuen. Proposamen abesgarri hori berreskuratu dute aurten eta azaroa eta abenduko filmak hauxe dira.
Eta hasteko Uruguaik Oscar sarietara bidali duen filma ikusteko aukera emango digute. “Kaplan“ filma Álvaro Brechner zuzendariaren bigarren film luzea da. Bere lehen lana “Un mal día para pescar“, Canneseko Kritikaren Astean ikusi zen. Berri honetan, Jacobo Kaplan aspertuta dagoen gizon edadetu bat da. Hondartzako taberna bat pizgarria izango da. Jabea gizon aleman bakartiarra da eta Kaplanek uste du nazi ohia izan daitekela. Berau ehizatzeko polizia ustel bat kontratuko du. Xijongo Zinemaldian parte hartu ondoren, Álvaro Brechner berak, aurkeztuko du pelikula Donostian.
Bi aste barru, abenduaren 4ean, iazko Sevillako Europar Zinemaldian, “Olatu Berriak” saria jasotako filma emango dute. “La Jungla Interior” Juan Barreroren lehen film luzea da. Duela urte batzuk, National Geographic Costa Rican dokumental bat egiteko kontratatu zuten. Natura basatia etengabe begiratzeak kamara atzean egoteko jarrera aldatu zion. Hori bere fikziozko bere lehen filmaren jatorrian dago. Pazifikoan zehar bidai zientifiko luze baten bezperan, Juanek Gala neskalaguna jaioterrira eramango du eta etorkizunari buruz hitzegiten dute. Itzultzerakoan bizitza guztiz aldatuko zaio.
Abenduaren 11ean emango duten filma zientzia fikziozko onenetako da, hainbat kritikoen aburuz. James Ward Byrkiten opera prima da “Coherence“ ere. 1923ko gertakari bat gogoratzen dute. Finlandian, kometa bat pasa ostean, herri bateko biztanleak noraezean geratuko dira. Emakume batek adibidez dio etxean zegoen gizona ez zela senarra esanez poliziari deitu zion. Hamarkada batzuk geroago, beste lagun talde bat afaltzera bildu da, ondoren beste kometa bat ikusteko. Gauza bera gertatuko da?. Filmak Sitgesen gidoi onenaren saria jaso zuen eta hainbat zinemaldietan pelikula onenaren iruditxoa. Giza emozioei eta istiluei buruzko thriller hau Josemi Beltrán, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiaren zuzendariak aurkeztuko du.
Please comment with your real name using good manners.