Izan krisia, izan “Podemos” alderdiaren eragina edo igual aspaldi programatzeko nahia zutela eta orain izan dutela aukera. Kontua da aste honetan hasita eta ikasturtea bukatu arte asteazkenero Donostiako Antzoki Zaharrean pantailaratzen den Nosferatu ekimenak Langile-klasea Zinema izango du aztergai.
Eta Donostia Kultura berak zikloa aurkezteko, zinemaren hastapenak gogoratu ditu: 1895an Lumière anaiek langileak fabrikatik nola ateratzen ziren grabatu zituzten. Dioten modura “sortze-pelikula enblematiko harekin zinema eta langile-klasea batera aurkeztu ziren gizartean“. Ordutik hona zinemak jarraitu du ” lan fisikoaren baldintzen berri, klaseen arteko ezberdintasunen eta langileek ugazaben aldetik jasaten duten esplotazioaren berri; direla nazionalak edo globalizatuak” erakusten. Hain zuzen “Langileak Lumière lantegitik ateratzen“ film horrek zabalduko du zikloa asteazken honetan. Horrekin batera espresionismoaren maisuaren F.W. Murnauren “Azkena“ (Der letzte Mann) emango dute, Javier Pérez de Azpeitiaren pianoaren zuzeneko laguntzaz. Datorren asteazkenean, Sergei M. Eisenstein sobietarraren “Greba“ (Stanchka) eskeiniko dute.
Abenduan 1930eneko hiru harribitxi ikusteko aukera izango dira: 1930an Aleksandr Dovjenko zinegile sobietar ahaztuak egindako“Lurra” ( Zemlya), Jean Renoirrek filmatuko “Toni“ eta Charles Chaplinen maisulana, “Garai berriak“ (Modern Times). Ekaina bitartera Aki Kaurismaki, Luis Garcia Berlanga, Ken Loach edota Yasujiro Ozu zinegileen pelikula handiak ikusteko aukera izango da. Osotara 23 film, tartean, “Novecento“ edo “Hiraren mahatsa“ (The Grapes of Wrath) film enblematikoak eta horietatik 6 euskarazko azpitituluekin emango dira.
Emanaldi bakoitzak 4,7 kostatuko da, Donostia Kultura txarteldunek aldiz beherapen txiki bat izango dute. Ohi bezala abonamendua dago salgai eta horrekin batera Carlos F. Heredero krtikoak eta Joxean Fernández Euskal Filmategiko zuzendariak koordinatu dute “Lumièretik Kaurismäkirenganaino“ liburuxka eskeiniko da.
Please comment with your real name using good manners.