Donostiako SADE zinemek ekimen berria dakarte astearte honetatik hasita. Zine klasikoa berreskuratu nahi dute. Horretarako zinemaren historiako film ahaztezinak proiektatuko dituzte, zine klasikoaren formatoan, 35 mmtako proiektore analogikoetan. “Principeko klasikoak” deritzan ekimena hilabetero astearte batean edo bitan emango dira, sei euroren truke.
Eta hasteko azken urtetako zuzendari klasikoa bihurtu dena hautatu dute: Woody Allen. 1977ean filmatu zuen “Annie Hall“ komedia erromantikoa garai hartako bere musarekin: Diane Keatonekin. Askotan egin duen bezala, Allenek berak protagonista jokatzen du, kasu honetan, Alvy Singer New Yorkeko komediante neurotikoak bere neskalagunarekin, Annierekin, puskatu berri du. Bere erlazioa errepasatuko du. Lau Oscar sariak (pelikula, zuzendari, jatorrizko gidoi eta emakumezko aktore onena) lortu zituen filmak
Azaroaren azken asteartean, 1944ra egingo dugu jauzia. Orduan filmatu baitzuen Billy Wilder, Austrian jaio baina zinegile Estatu Batuetan sortu zen zuzendariak “Perdición“ (Double Indemnity). Gidoilari ezaguna zen Wilder berak eta Raymond Chandler idazleak beste idazle baten, James M. Cainen, eleberria moldatu zuten. Fred MacMurray aseguru saltzaile bat da, Barbara Stanwyck jokatzen duen ezkondutako emakumearekin amodio erlazioa hasiko du eta azken honek lortuko du senarra hiltzea. Stanwycken hilea horitu zuen Wilderrek, “femme fatale” bilakatu nahirik. John F. Seitz argazki zuzendariak zuribeltzaren eta kontrasteen erabilerak genero bat, zine beltza, goitik behera eragin du.
Abenduaren 16an, Orson Wells izango dugu protagonista. Berak 1958an zuzendutako “Sed de Mal“ (Touch of Evil) pantailaratuko dute. Pelikula batek duen hasteko plano sekuentzia ezaguna duen filmak Mexiko eta AEBtako bi polizien arteko borroka girotzen du, droga trafikoa atzean dagoela. Orson Wells bera dugu aktore, Charlton Heston eta Janet Leighrekin batera. Henry Mancinik idatzi zuen musika.
Please comment with your real name using good manners.