Vermukino: zinea eta bermuta ederki uztartzen denean

Donostiako arratsaldea mugitzen da, zinemari dagokioenez gutxienez. Urtean zehar, Guardatxen hainbat kolektibo “Merienda” eta “Guardetxe Motz” bezalako ekimenak prestatzen aritu ondoren, hainbat kultur etxetan eta elkartetan dauden zine saioez gain, beste bi ekimen berri loratzekotan daude.

Larunbat honetan “Vermukino“k bere ibilbideari ekingo dio. Garai bateko saio bikoitzak berreskatu nahi dituzte. “Garai hartako saio bikoitzak, bermut saioak deitzen zituzten, arratsaldean ateratzen ziren langileek arratseko bermuta hartzeko aprobetzatzen zutelako“, dio Javier Maldonadok, Kristonkino kideak. Eta horretako bat egin dute Kristonkino, zine taldeak, “A fuego Negro“k eta taberna horren inguruan sortutako Taskaklub kultura taldeak.

Zine saio bakoitzaren aurretik eta gero, pintxoak eta DJ saioak izango dira eta nola ez, bermuta prestatuko da. Eta atariko horien ondoren, Kristonkino taldearen lehen bi film laburrak. Batetik Ruben Sainzen Pan-demia, Martxelo Rubio eta Ane Gabarainekin. Film labur honek Hendaian jaso berri du saria. Bigarren filma Xabier Cerecedak zuzendutako Indómito Mogambo da. Bi filmetan aktore bera ikusteko aukera dugu: Unai Garcia.

Saio hau “Kristonkino” kolektiboaren aurkezpena da. Etorkizunerako ekimen gehiago dituzte prestatuta. Baina lehen saio hau, “Vermukino” hau, gaur arratsaldeko seiretan izango da Andia kalean Kutxak duen aretoan.

 

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online