Nafarroan, Afrika gerturatuz

Ebolaren kasuak argi utzi digunez Afrika urrun, oso urrun dago. Kontinente Beltzaren garrasiak ez du apenas oihartzunik gure medioetan. Zer esanik afrikar zinea. Baina Nafarroan azken 13 urtetan hori zuzentzen ahalegindu diraAfrica Imprescindible taldekoak. Afrikako kultur arragoa erakusteko nahitanahiezko deritzote afrikar zinema erakustea. Aurten Nafarroako Filmategiaren laguntzaz XXI.garren mendearen aurrean afrikar zinemak aztertuko dituzte, ostiraletik hasita.

 

Azaroaren ostiral guztietan afrikar film bat emango dute eta aurretik nahi duena afrikar zinema gertuago ezagutzeko, ardatz desberdinen inguruan tailerak egingo dituzte. Sarrera historiko batetik egun dauden autore eta XXI.garren mende honetan erabiltzen dituzten generoetaraino ikasi ahal izango da Beatriz Leal Riesco adituaren eskutik. Zine kritikoa eta irakaslea, besteak beste, New Yorkeko African Film Festivalen programatzailea da Leal Riesco.

 

Eta hasteko, ostiral honetan, zinema afrikanoen perspektiba historikoa esplikatu da, 18:30tatik aurrera. Gero 20:0tan Mama Keitaren L’absence filma emango dute. Frantzia eta Senegal arteko koprodukzio honetan, herritik kanpo bizi den Adama gaztea Senegalera itzuliko da amona gaixo dagoela jakiten duenean. Horrela aspaldiko arazo familiar bat berrituko da. Afrika osoko sari garrantzitsu bat eskuratu zuen film luze honek.

Azaroaren 14ean, Mali eta Mauritania arteko koprodukzio saritu bat pantailaratuko dute. Moskun ikasi ondoren,  Abderrahmane Sissakok errodatu zuen lehen film luzea,  La vie sur terre, Cannesen aurkeztu zuen 1998an. Eta horrek entzutea ekarri zion Europan. Salif Keita Maliko tenore ezagunaren musika duen film luzea hau eskainiko dute Iruñean. Aurretik merkatu globean dauden Afrikako autoreei buruzko eskola izango da.

Azaroaren hirugarren ostiralean, beste opera prima bat ikusteko aukera. Bruselan ikasi eta 2005tik dokumentalak egin ondoren, Djo Tunda wa Munga kongolarrak bere fikziozko film luzea zuzendu zuen 2010ean: “Viva Riva“. Thriller modura kontatua, Kinshasako krimen mundua girotzen du. Sari batzuk ere eskuratu zituen honek. Aurretik XXI.garren mende honetan Afrikan indarrean dauden genero, formatu eta joerei buruz arituko dira.

Eta hilabetea bukatzeko, afrikar zinegile emakumeen errepasoa egingo dute, batez ere, formatu digitalek eman dieten aukerak azpimarratuz. Borobiltzeko zine programa bikoitza. Batetik Judy Kibinge keniarrak iaz filmatutako Something Necessary film luzea eskainiko dute. Keniako istiluak jasandako familia baten alabak eta orduko gazte borrokalari baten arteko harremana kontatuko digu. Aurretik nazionalitate bikoitza , tanzaniarra eta estatubatuarra duen, Ekwa Msangi-Omariren Soko Sonko film laburra emango dute, alabari ilea orrazteko arauak hausten duen gizon bati buruz, komedia tonoan.

 

Ikastaroak eta pelikulek 3 eurona izango dira. Bietara joan ezkero, 5 euroren truke.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online