Otsailearen 8an izango da Espainian egiten den zinemaren festa. Goya sariak orduan emango dira jakitera baina horra heltzeko, aurretik final laurdenak eta final erdiak izaten dira. Final laurden horietan, Goyetarako aurre izendatuta dauden film laburren sorta asteazkenean jakin da. Aukeratu dituzten 35 film laburren artean hiru euskaldun ditugu.
Asier Altuna zuzendari bergararra eta Txintxua films bere ekoizetxea Holandara joan ziren. Maite Larburu biolin jotzaile hernaniarra herri horretan ari da musika klasikoa jotzen Holland Baroque Society taldean. Eta bertan filmatu zuten, abesti eslovakiar bat, jotzen, hilketa bat kontatzen duen Zela Trovke abestia jotzen. Maitek Holanda duen bizitza ikusten dugu tartekatua eta bat batean publikoa eta musikariak zur eta lur uzten duen zerbait egingo du. Tentsioari eusten dion “Zela Trovke-Belarra Mozten“ film labur hau pasaden urteko Kimuak katalagoan sartu zen eta gaur Goya sarietarako aurre izendatuetako bat da, dokumental sailean.
Kepa Sojo zuzendari eta irakasle laudiotarrak dozena erdi film labur errodatu ditu. Iaz egin zuen “Loco con ballesta“ pelikula sariak jaso eta jaso ari da. Aita eta semea perretxiko bila ateratzen dira eta orduan hasten da istorioa. Pelikula ganberro honetan, Gorka Aginagalde eta eskarmentu handiko Karra Elejalde ditu aktore nagusi. Fikziozko film onenaren sailean aurre hautatu dute.
Alberto Vazquez komikilari eta zuzendari galizarrak eta Pedro Rivero gidoilari bizkaitarrak 2012an Goya irabazi zuten “Birdboy” filmagatik. Eta Oscarretako lehiaketan ere sartu ziren. Aurten ere Goyetarako bidean jarri dute “Sangre de Unicornio“ film bitxi hau. Animaziozko film labur onenaren sarirako hautagai izendatu dute. Unikornioak ehizetzeari ekiten dioten bi hartzen istorioak gainera iaz Bilboko FANT zine fantastikoko zinemaldian sari nagusia eskuratu zuen.
Espainako Zine Akademiaren batzar ejekutiboak fikziozko 15 film labur hautatu ditu, 10 dokumental sailean eta animaziozko beste hamar. Orain akademikoek aste batzuk izango dituzte 35ak ikusteko eta final erdira pasako direnak hautatzeko.
Please comment with your real name using good manners.