Zorra bat kitatu behar duela dio Bilboko FAS zineklubak bere orrian. Claire Denis frantziarrarekin duen zorra bat kitatu nahi zuen eta horregatik honen azken lana izango da ikusgai azaroko lehen asteartean. Gerora Sobietar Batasuneko eta Bosniako bi gizasemeen pelikulak eskeiniko dituzte. Eta tartean jazza eta filma nahasten dituen emanaldia.
Hilaren lehen asteartean FAS zineklubak bi emakume zuzendarien lana eskainiko du. Batetik Espainian oso gutxitan estreinatzen duen Claire Denis frantziarraren azken filma emango dute. Canneseko zinemaldian, sail paralelo batean, estreinatu zen “Les Salauds“ pelikula. Film gordina. Zalantzarik gabe, Canneseko Sail Ofizilean egoteko entitatea zuen. Familia arazo larri bat konpontzera etxera itzuliko den gizon baten istorioa kontatuko digu Denisek. Soinu bandan zuzendariaren kolaboratzaile bihurtu den Tindersticks taldearen musika dugu. Aurretik “El Pastel“ film laburra emango dute. Film horren zuzendaria Estela Osorio, Marga Meoro gidoigilea eta Maribel Salas aktorea aretoan izango dira.
Hurrengo astean, José Antonio Sistiaga, margolari eta zinegile donostiarraren munduan sartuko gara. Josu Venerok Gaur arte taldeko kidearen lana zinematografiko dinamikoa eta lan piktoriko oparoa aztertu du “En un país imaginario“ dokumentalean. Zuzendari bilbotarrak Sistiagaren erreflexioak eta Donostiako beste artisteekin izandako elkarrizketak jaso ditu. Venero, Sistiaga eta Juan Ortiz musikaria izango dira filma aurkezten. Gainera musikariak jazz kontzertu bat eskainiko du. Campos aretoan izango da eta preZinebi ekimenaren barruan.
Claire Denisen “Les Salauds” apenas ikusi bada gure areto komertzialetan, gauza bera gertatu da Danis Tanovic bosniarraren azken aurreko filmarekin. Berlinen saria eskuratu zuen “Txatar-biltzailearen emakumea“ film gordinak, ciné verité estiloan, kamara bakarrarekin errodatuko film semidokumentalak. Bosniar ijito batek sufritutako gertakari bati heldu dio zuzendari bosniarrak. Urteak Frantzian egin ondoren, Sarajevora itzuli den zuzendariak bere herriaz ulertezin zaizkio gauzak erretratu ditu. Hilaren 18an emango da. Aurretik David P. Sañudok egindako “Agur“ film labur guztiz gomendagarria.
Hilabetea amaitzeko, 1975ra salto egingo dugu. Urte horretan estreinatu zuen Andrei Tarkovsky maisu sobietarrak “Zerkalo“ filma. Senar-emazte batzuek euren bizitzari errepasoa egingo diote, nola elkarri maitatzeri utzi dioten. Jauzi desberdinetan egindako pelikula da. Azaroaren 25ean emango dute filma.
Please comment with your real name using good manners.