Ederki etorri zaio Donostiako Kresala zineklubari aldaketa. Truebara egin duten aldaketa uste baino hobeto etorri zaio eta aretoa lepo bete ibili dira urriko saio guztietan. Azaroan bide beretik egiteko egitarau interesgarria prestatu dute.
Eta hasteko aurre-estrenaldi bat aurkeztuko dute astelehen honetan. Datorren igandean Behobia-San Sebastian lasterketa ospatuko da Bidasoa eta Donostialdea artean. Hain herrikoia bilakatu den lasterketaren 50 urteurrena ospatzen da eta aitzaki horri helduta ON:TIME ekoizpen etxeak lasterketa horren inguruko dokumetala prestatu du. EITBren laguntzaz, 20 kilometro dituen lasterketa horrekin harremana duten 20 pertsona elkarrizketatu ditu Xuban Intxaustik. “20 kilometro, mila istorio“ dokumentala aurkeztu ondoren Xuban bera eta Joxe Felipe Auzmendi ekoizlea izango dira zaleen galderei erantzuteko.
Azaroaren 10ean, Canbodiako genozidioaren berri izango du, Jemere Gorrien erregimenak egindako sarraskiak luze eta zabal erretratu dituen Rithy Panh zuzendari kanbodiarrari esker. Berauk Jemereetatik eskapo eginda, oso gaztetik Frantzian hartu zuen babes. Eta Frantziako ekoiz etxeen laguntzaz egin du ia bere produkzio guztia. 2000an estreinatu zuen “Arima Erratuen Lurra“ (La Terre des Âmes Errantes) iragan hori eta etorkizuna uztartzen dituen dokumentala. Kanbodia 21.garren mendean sartuko duen fibrazko hodi bat lurperatzen hasiko dira langile batzuk. Lurperatze horretan, lurra zabaltzerakoan, gorpuzkin asko deshilobiratuko dituzte. Jemerrek desagertarazi zituztenen gorpuzkinak. Frantziako Instituaren laguntzaz egiten den saioa izango da.
Astebete beranduago, azaroaren 17an, beste jazarpen bat ezagutzeko aukera izango dugu. Flandian, espaniar okupazioaren pean, 1564an Piter Bruegel margolariak Kalbarioko Bidea margo ezaguna egin zuen. Lech Majeswski zuzendari poloniarrak margo horretan kontatzen dena argitzen digu “Errota eta Gurutzea“ filmaren bitartez. Kartelan Rutger Hauger, Charlotte Rampling eta Michael York daude. Film Juan Berasateguik, zineklubaren sortzaileetako batek aurkeztuko du.
Eta hilabete bukatzeko beste artista baten istorioa. Camille Claudel eskultore emakumea eroetxe batean sartu zuen familiak. Auguste Rodin eskultorearen amorante gisa pasa da historiara baina askok Claudelen lana errebidikatu dute. Iaz Bruno Dumont zuzendaria “Camille Claudel 1915“ filma egin zuen. Juliette Binochek gorpuztu zuen artista eta errodajean aktoreak benetako buruko gaisoez inguratuta egon zen. DANDAI Emakumeen Elkarteko Pilar Romeak aurkeztuko du filma.
Please comment with your real name using good manners.