Serantes kultur aretoak ospea du antzerki munduan. Antzerki jaialdi garrantzitsua egiten da eta bertatik pasatzen dira urtean zehar antzeztalde asko. Baina Serantes haratagoa doa. Zinekluba antolatzen dute bi ostegunero. Urtean 25 euroren truke sei filmetako sarrera dute ikusleek. Bi hilabete hauetan aukeran dituzten hurrengo filmak hauek:
Gaur 18:00tan eta 20:30tan Fernando Francoren opera prima ikusteko aukera izango dugu. Donostiako zinemaldian kritika ona jaso zituen “La Herida“ filma emango dute. Arazo sikologikoa duen Anaren historia kontatzen da. Filmaren plano ia guztietan agertzen den Marian Álvarez aktoreak Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen.
Bi aste barru, azaroaren 6an, Japoniako Hirokazu Kore-eda maisuaren beste familia istorio ederra eskeiniko dute. Jaio direnean aldatu dituzten bi umeren eta haren gurasoen istorioa kontatzen digu. “Like father, Like Son“ filmean galdetzen da guraso eta seme-alaben arteko harremanan eta bizitzan zein den garrantzitsuagoa: odola edo elkarrekin egindako urteak. Eta aldi berean familia bat hazteko ereduak aztertzen dira. Aurrekoa bezala 18.00tan eta 20.30tan ikusteko aukera dago.
Azaroaren azken proposamena bikoitza da. Arratsaldeko 18.00tan “El Extraordinario Viaje de T.S. Spivet“ pelikula emango dute. “Amelie” entzutetsuaren zuzendariak, Jean-Pierre Jeunetek, ume baten bidai kurioso bati helduko dio. Washingtongo akademia batek Montanan bizi den jakintsu bat sarituko du eta saria jasotzera Washingtonera gonbidatuko du. Baina taldeak ez daki Montanako jakintsua ume bat besterik ez dela. Umea fantasiazko ukituak duen bidai batean hurbilduko da AEBko hiriburura. Ondoren arratsean, 20:30tan, dokumental bat eskainiko da. Alex Txikon buru duen mendizale talde batek eta A baseko kirolari batzuek Groelandian egindako txangoa hurbiltzen duen “Next Stop: Greeland“ emango dute. Bere lehen fikziozko filmea errodatzen ari den Lara Izagirrek zuzendu du dokumentala eta hori ikusi ondoren, partaideekin ezbaia izango da.
Please comment with your real name using good manners.