Hendaiako Film Festival, mugalari baten bigarren urtea

Iazko aperitifaren ondoren, mugalari izateko sortu den Hendaiako zinemaldiak bigarren edizioa du gaurtik larunbata bitartera. Bere presidentak, Angela Mejíasek dioen bezala, zinemaldiak “inspiratu nahi du, eta beraz  harnas hartu, entzun, esan, jaso, eman, trukatu, …“. Berak lehen zinemaldia balitz bezala bizi izan ditu prestaketak eta disfrutatzeko gonbitea egin digu.

Iaz bezala bi lehiaketa nagusi daude zinemaldian. Nazioarteko Lehiaketan 11 film labur lehiatzen dira tartean Luxenburgetik etorritako Antoine, labur eta zoragarria, eta Un lugar mejor, gure ikuspegia zabalduko diguna. Zinemaldi andanan ibili dira biak. Akitania-Euskadi sailean ere epaimahaiak 11 pelikulen artean hautatu beharko du. EsaterakoAgur“, ETAren amaieraren inguruko balizko pasadizoa dakarkiguna. Hautapen batzordeak 463 film labur  ikusi behar izan ditu 22 sorta horrekin geratzeko.

 

Lehiaketa ofizialez gain, Euskaraz Bizi Nahi dut lehiaketa jokatuko da bigarren urtez. Epaimahiak  hiru film profesional eta hiru film amateurren artean hautatu beharko du. Film laburrez gain, Hendaiako Les Varietés zinera edo Mendi Zolan kulturgunera hurbiltzen direnek lehiaz kanpo lau film ikusteko aukera izango dute. Gaur bertan Les Chaussures Rouges film laburra emango dute. Larunbatean Sao Joao d’Arga, Arantxa Ezkerrak eta David Carrascok egindako Olatu Berria eta Elsa Oliarj-Inésen Dans leur jeunesse, il y a du passé dokumentalak emango dira. Sarrera 4 euro kostatuko da, hiru egunetarako bonoa hartu ezkero 10 euro ordaindu beharko da.

http://www.pasaia.net/es/fotos/9887es.jpg

“Olatu Berria” filmaren argazkia

Eta hortaz gain, lau erakusketa, gidoigintza inguruko jardunaldia eta kontzertu batzuek burutuko dute Hendaiako zinemaldiaren bigarren edizioa. Bada zer ikusi egunotan hiri mugalarian.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online