Gernikan zinema

Apurka apurka 30 urte bete ditu Zine-Klub Gernikak. Apurka apurka foru hiriko Lizeo antzerkian egunotan, egitarau intesgarriekin, esaterako urria eta azaro honerako prestatu dutena bezala.

Ostiral honetan iaz abarrots pittin bat sortu zuen Her pelikula emango dute. Spike Jonzek amodioaren eta amodio beharraren inguruko zientzia fikziozko film hau zuzendu zuen. Joaquin Phoenixek dibortziatzeko zorian dagoen eta ogibidez maitasun gutunak idazten dituen gizonarena egin du. Emakume baten ahotsa duen sistema operatiboa erosiko du. Eta horrekin izandako elkarrizketek maiteminduko dute.

Estatu Batuetatik independiente izenburupean etorritako titulu horren ondoren, urriaren 17an, europar pelikula bat ikusteko aukera izango dugu. Britania Haundian urtetan lan egin ondoren, Pavel Pawlikowski poloniarra herrira itzuli zen Polonia komunistan girotutako istorioa bat zuri beltzean kontatzeko. Ida judu jaio baina konbetu batean hazitako emakume gazte baten bizitzaren pasarte bat kontatzen digu, moja bilakatu aurretik bere burua ezagutzeko egiten duen bidaia. Londreseko eta Gijoneko zinemaldiak irabazi zituen.

Azaroan beste bi emanaldi, beste bi pelikula izango dituzte. Lehen ostiralean Cannesen gidoi onenaren saria jaso zuen Un Toque de Violencia (A Touch of Sin) emango dute. Txinaren erretratu diren lau pertsonai azalduko digu Jia Zhangke zuzendariak Txinako liburu ezagun bat oinarri hartuta.

Eta azaroaren 21an, Berlinen Urrezko Hartza, sari nagusia irabazi zuen pelikula emango dute. Errumaniar zine onaren balizko eredua Madre e Hijo (edo “La Postura del Hijo” bezala itzuli dutena) pantailaratuko dute. Seme bakarra duen emakume batek ahalegin guztiak egingo ditu semea gartzelatik salbatzeko.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online